Remirezek uste du pandemiaren seigarren olatutik "ateratzeko mugan" dagoela Nafarroa
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak uste du koronabirusaren kutsatzeetan izaten ari den beherakadak pandemiaren seigarren olatutik "ateratzeko mugan" jartzen duela Foru Erkidegoa, nahiz eta oraindik ospitaleetako presioan hobekuntzaren zain segitzen duten.
Nafarroako Gazte Sozialisten XII. Kongresuaren itxiera ekitaldian parte hartu aurretik egin ditu adierazpenok. Bertan aitortu du asteburuetan proba gutxiago egiten direnez positiboak ere gutxiago direla, baina aurreko asteekin alderatuta, nabaria dela kasuen beheranzko joera.
"Azken egunotan agerian geratu den moduan, kasu positiboak murrizten ari dira. Egia da ospitaleetako presioak bere horretan jarraitzen duela, baina murrizteko bidean gaude", gaineratu du Remirezek azken hiru asteetako joerari erreferentzia eginez.
Horren harira, iragarri du aste honetan aztertuko dutela neurri murriztailee eutsi ala ez, bereziki ostalaritzako eta bestelako eremu publiko itxietako edukierei eta ordutegiei dagokienez, baina "beti osasun adituen eskutik".
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon