KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parisko poliziak debekatu egin dio hiriburuan sartzea "Askatasunaren martxa" deiturikoari

Horietako manifestazio bat Baionatik abiatu zen atzo. Asmoa, ostiral gauean Parisen sartzea da larunbatean hiriburua blokeatuta uzteko. Kanadako hiriburuan, Otawan, kamioizaleak egiten ari diren protestak eredu hartu dituzte Frantzian mobilizazio hauek egiteko.
Baionatik asteazkenean irtendako manifestazioa
Baionatik asteazkenean irtendako manifestazioa. EITB Mediako bideo baten irudia

Parisko poliziak debekatu egin dio hiriburuan sartzea "Askatasunaren martxa" deiturikoari. Frantziako hainbat lekutan, indarrean dauden murrizketen aurka manifestazioak antolatzen ari dira, tartean Baionan, eta antolatzaileen asmoa, ostiral gauean Parisera iristea da larunbatean hiriburua blokeatzeko.

Hainbat konboi asteazkenean abiatu ziren Baionatik, Nizatik eta Perpinyatik, ostiralean Frantziako hiriburuan elkartzeko. Poliziak, baina, "jakinarazi gabeko manifestazioa" dela azaldu du, eta gogorarazi du Paris "blokeatzea" dela martxa horien helburua.

Testuinguru horretan, Parisko Prefetak debekatu egin ditu protestok, ostiraletik astelehena arte, eta gogoratu du bide publikoa oztopatzeagatik bi urte arterainoko espetxe zigorra eta 4.500 euroko isuna ezarri dezaketela.

Kanadako hiriburuan, Otawanen, kamioizaleak egiten ari diren protestak eredu hartu dituzte Frantzian mobilizazio hauek egiteko. 12. egunera iritsi da greba eta dagoeneko Kanada eta Estatu Batuen arteko zubiak blokeatzera iritsi dira. Mobilizazio honen arrakastak protestak eragin ditu munduko beste leku batzuetan ere, Zeelanda Berrian kasu.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X