ARGITALPEN BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen laurden batek baino gehiagok indarkeria matxista jasan dute inoiz

Kezkagarria da emakumeen kontrako indarkeria gero eta adin txikiagotan gertatzen dela. Txostenaren egileek uste dute nerabezaroa eta helduaroaren hasiera direla bizitzako etapa garrantzitsuenak harreman osasuntsuen oinarriak eraikitzeko.
Save The Children elkartearen artxiboko irudia
Save The Children elkartearen artxiboko irudia

15 eta 49 urte bitarteko emakumeen laurden batek baino gehiagok bikotekidearen indarkeria jasan dute inoiz, The Lancet egunkariak ostegun honetan argitaratu duen ikerketa baten arabera. 2000 eta 2018 arteko datuak barne hartzen ditu ikerketak.

Nabarmentzekoa da sexu-indarkeria edo indarkeria fisiko hori gero eta adin txikiagotan gertatzen dela. Datuen arabera, 15-19 urteko emakumeen % 24k gutxienez behin jasan dute indakeria matxista. Dokumentuaren egileetako batek, Lymarie Sardinhak, "kezkagarritzat" jo du; izan ere, nerabezaroa eta helduaroaren hasiera "bizitzako etapa garrantzitsuak dira, eta harreman osasuntsuen oinarriak eraikitzen dira".

Argitaratutako datuen arabera, covid-19aren pandemia baino lehen, noizbait bikotekidea izan duten 15 eta 49 urte bitarteko emakumeen % 27k bikotekidearen indarkeria fisikoa eta/edo sexuala jasan dute inoiz. Are gehiago, galdetutakoen artean, zazpitik batek (% 13) azken 12 hilabeteetan jasan du.

Ikerketa horren arabera, gobernuek ez dituzte behar bezala betetzen emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko helburuak. "Azken 20 urteetan aurrerapenak egin badira ere, oraindik ez dira nahikoak 2030erako ezarritako garapen jasangarrirako helburuak emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko helburua lortzeko", esan du Claudia Garcia Morenok, ikerketaren egile nagusi eta Munduko Osasun Erakundeko kidea ere badenak.

Halaber, gaineratu duenez, "ikerketa hau covid-19aren pandemiaren aurretik egin bazen ere, datuak kezkagarriak dira, eta ikerketek erakutsi dute pandemiak areagotu egin dituela bikote-indarkeria eragiten duten arazoak, hala nola isolamendua, depresioa eta antsietatea, eta alkoholaren kontsumoa, laguntza-zerbitzuetarako sarbidea murriztea ahaztu gabe".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X