eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste hasiera goibela izango dugu, baina asteartean udaberriko eguraldia nagusituko da

Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean fronte ahul batek eragingo du ipar isurialdean. Asteartean, berriz, giroa atseginagoa izango da.
Zeru iluna Artariainen (Nafarroa). Argazkia: Maria Guruziaga Reparaz
Zeru iluna Artariainen (Nafarroa). Argazkia: Maria Guruziaga Reparaz

Aste hasiera honetarako, hodeiek gurean jarraituko dute, eta zaparradak izango dira oraindik. Egunak igaro ahala, ordea, oskarbi egongo da eta eguzkia nagusituko da Euskal Herri osoan. Tenperaturek gora egin dute apur bat, baina ez dira gehiegi aldatuko.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean fronte ahul batek eragingo du isurialde atlantikoan, eta, ondorioz, giroa nahiko goibela izango da bertan, eta euri pixka bat egingo du. Hegoaldean, hodeitza ez da hain trinkoa izango; bertan, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, eta ateri egongo da.

Egunsentia epelagoa izango da, baina egunez tenperatura ez da aldatuko. Mendebal eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, aldizka biziago kostaldean, eta ziertzoa harro Ebro ibarrean.

Asteartean, giroa atsegina izango da: haizea suabe ibiliko da eta giro eguzkitsua izango dugu. Goizaldean, hodeiren bat geratuko da isurialde atlantikoan, eta behe-lainoa edo lanbroa ager daiteke goizean goiz zenbait lekutan. Horretaz gain, zerua oskarbi egongo da.

Haizea noraezean eta ahul ibiliko da, eta ipar-osagaikoa nagusituko da arratsaldean. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eta 15 ºC-tik gora gertuko dira. Hotzenak, berriz, jaitsi egingo dira, eta ez da baztertzen Arabako eta Nafarroako leku batzuetan izotza egitea.

Gainera, bi egunetarako abisu horia ezarriko dute itsasaldeko arriskuagatik nabigaziorako eta kostaldeko inpaktuagatik.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

SUTEA EZKARAI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Larrialdi zerbitzuek lanean dihardute Ezkarain bost pertsona ebakuarazi dituen sutea itzaltzeko

Ostegun gauean Ezkaraiko Ayabarrena auzo inguruan piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen du, eta jada 105 hektareari suntsitu ditu. Errioxako Gobernuak emandako lehen hipotesien arabera, inguruan izandako ekaitzaren tximista batek jota piztu da sutea. Sutearen bilakaerak prebentzioz bost pertsona Ayabarrenatik ateratzera behartu ditu, eta larrialdi-taldeek lanean jarraitzen dute suaren hedapena gelditzeko.

Aralarko Larreak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude

Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X