Epaimahaiak errudun jo ditu Bilboko San Frantzisko auzoko hilketagatik akusatutako aita-semeak
Zinpeko epaimahaiak errudun jo ditu Bilboko San Frantzisko auzoan gizon bat hiltzeagatik akusatutako bi aita-semeak. Aitari hilketa egotzi diote eta semeari hilketa-saiakera. Gertakariak 2019an gertatu ziren. Zabala kalean gizon bat hil zuten tiroz.
Horrez gain, aringarritzat onartu dituzte bi auzipetuek alterazio psikiko arina dutela, baita Poliziarekin kolaboratu zutela eta atxilotzerakoan agenteei aurre egin ez izana ere.
Epaiketa bi astez luzatu da Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Bi akusatu nagusiez gain, familia bereko beste hiru pertsona egon dira auzipetuta, mehatxu delituak eta konplize izatea egotzita.
Horietako bat mehatxuak egiteagatik errudun jo dute, baina beste bien kasuan ez dute frogatu akusatuaren konplize izan zirenik.