Larrialdi klimatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketaren Legea

Legebiltzarreko talde guztiek babestu dute Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legea.
Chivite, Gomez eta Esparza, Nafarroako Parlamentuan.
Chivite, Gomez eta Esparza, Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legea, 50tik gora aditu eta erakunderekin bi urtez lan egin ondoren.

Klima-aldaketari aurre egitea "premiazko erronka da, gero eta inpaktu larriagoa baitu ingurune eta sektore guztietan, ekosistemetan, biodibertsitatean, azpiegituretan eta ekoizpen-sistemetan, baita gure osasun- eta elikadura-sistemetan ere", esan du Itziar Gomez Nafarroako Ingurumen kontseilariak.

Azaldu duenez, "testuinguru horretan kokatzen dira, alde batetik, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta CO2 husteko ahalmena handitzea helburu duten arintze-politikak, eta, bestetik, klima-aldaketak eragiten dituen arriskuak murriztea helburu duten egokitze-politikak".

Gomezek foru erkidegoaren burujabetza energetikoaren aldeko apustua egin du, eta ekintza "integral" bat defendatu du sektore-politika "koherenteak eta proaktiboak" hartzeko, "sail guztien, toki-administrazioen eta eragile eta kolektibo publiko eta pribatuen artean koordinatuta eta elkarlanean".

Gainera, "baliabideen erabilera arrazionala" defendatu du, eta behar diren ekimenen "zeharkako izaera" azpimarratu du, nekazaritza-sektorean, etxebizitzan, garraioan, industrian, basoen kudeaketan zein ikerkuntzan.

Elena Llorentek (NA+) azpimarratu duenez, "ahultasuna energetikoa" dela eta, "itun handi bat" egin behar da, egungo ereduari alternatibak emateko, elektrifikazioan, energia berriztagarrien eta bioerregaien sustapenean eta biltegiratze- eta garraio-azpiegituretan oinarrituta, eta hori guztia administrazio "arin" batekin. Izan ere, bere ustez, lege horrek " gutxi" laguntzen dio lehen sektoreari, baina oraindik egoera "birbideratzea" posible dela uste du.

PSNko Javier Lecumberrik ohartarazi du "ondorio katastrofikoak" izango direla klima aldaketaren prozesua lehengoratzen ez bada, eta erronka horrekin baloratu ditu lege berri horrek biltzen dituen neurriak.

Geroa Bairen izenean, Pablo Azconak nabarmendu du lege hori onartzea "mugarria" dela, eta hurrengo neurriak aipatu ditu: Trantsizio Energetikorako Agentzia, urtebetean eguzki-mapak zehaztea, fiskalitate berde baten konpromisoa bi urtean eta enpresentzako karbono-aztarna 18 hilabetean.

Adolfo Araizek (EH Bildu) emisioak zortzi urtean erdira murrizteko konpromisoa azpimarratu du, ondorio "suntsitzaileak" saihesteko. Horrek "konpromiso tasatu eta lotesleak" eskatzen ditu, eta lege honetarako "anbizioarekin" negoziatu dela uste du. Izan ere, lege horretan bere taldearen "aztarna" agertzen da, eta ekarpen horren hainbat alderdi nabarmendu ditu: parke eolikoetarako eta eguzki-parkeetarako eremuen mugaketa edo etorkizuneko fiskalitate berdea.

Ainhoa Aznarezek (Ahal Dugu) adierazi du "erronka eta aukera" baten aurrean gaudela klima-aldaketa geldiarazteko, eta Nafarroak bereziki ikusten duela horren arriskupean; horregatik, ura, eguzkia eta haizea erabiltzearen aldeko apustua egin du, aberastasuna sortuko duen eta subiranotasuna emango duen garapen iraunkorreko eredu baterantz joateko.

I-Eko Marisa de Simonek nabarmendu duenez, onura pribatu "neurrigabeak" bilatzeak eragindako krisi klimatikoak "planeta desagerraraziko du, mugarik jartzen ez bazaio". Hori dela eta, eraginkortasun energetikoaren, kontsumo arduratsuaren, energia berriztagarrien eta fiskalitate "disuasorioaren" alde egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X