eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburu eguzkitsua, udaberria estreinatzeko

Hodeiek eta haizeak gurean jarraituko dute, baina tenperatura maximoak epel mantenduko dira, oro har.
Bermeoko portua, eguzkipean. Argazkia: Unai Urresti Castrillo
Bermeoko portua, eguzkipean. Argazkia: Unai Urresti Castrillo

Udaberriko lehen aste honetan, eguzkitik etorriko da asteburua. Hodeiek eta haizeak ere hartuko dute protagonismoa tarteka, eta tenperatura maximoak epel mantenduko dira.

Euskalmet agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugun arren, giroa argia izango da, oro har. Nafarroa ekialdean eta hegoaldean, berriz, hodei gehiago agertuko dira. Ebro ibarraren hego-ekialdean haizea tarteka zakar ibiliko da oraindik.

Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina minimoak apur bat jaitsiko dira.

Hego-ekialdeko haizea zakartu egingo da igandean eta horrek eragina izango du kantauri isurialdeko tenperaturan. Giro eguzkitsua espero da orokorrean, baina Nafarroa ekialdean tarteka zerua lainotuago agertuko da. Horrekin batera, ez da baztertzen hegoaldeko eskualde batzuetan lehen orduetan behe-hodeiak ager daitezkeenik.

Kostaldean tenperatura maximoak apur bat igoko dira eta 20 ºCak gaindituko dituzte. Gainerako tokietan, berriz, ez da aldaketa nabarmenik izango.

Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X