Euskararen Telefonoan 2021ean jasotako hiru kexetatik bi sektore publikoan jasandako urraketak izan dira
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argitaratu duen 2021. urteko txostenak agerian utzi du euskal hiztunen eskubideen urraketak murriztetik urrun daudela. Izan ere, kexa kopuruak gora egin du bigarren urtez jarraian, iaz baino 100 kexa gehiago jaso baitira: 1.199. Duela bi urteko kopurua ia bikoiztu egin da, ordea, 2019an 737 erregistratu baitziren, azken hamabost urteetako kopururik baxuena.
Behatokiak martxan duen Euskararen Telefonoan jasotako hiru kexetatik bi (861 kexa) sektore publikoan jasandako urraketen ingurukoak dira, eta horien erdiak Eusko Jaurlaritzarenak (282) nahiz Nafarroako Gobernuarenak (149).
Sektore sozioekonomikoei dagokienez, merkataritza sektorean eta, batez ere, saltoki handietan urratzen dira gehien euskaldunen hizkuntza-eskubideak, baita ostalaritzan, interes orokorreko zerbitzuetan (energia eta telekomunikazio alorrean, esaterako) edo alderdi politiko, sindikatu, mundu asoziatibo edo erlijio arlokoetan.
Koronabirusak eragindako pandemiaren eraginez, gorabehera eta aldaketa asko izan ditu osasun sistemak, eta Behatokiaren datuen arabera, hizkuntza-baldintzek okerrera egin dute arlo honetan. "Aldi baterako kontratazioetan, adibidez, hizkuntza-eskakizunak malgutu egin dira. Egun osasun sisteman dagoen aldi baterakotasun tasa kontuan hartuta, euskaraz artatzeko gai ez diren profesionalak kontratatzen jarraitzeak eragin nabarmena du herritarrek jasotzen duten zerbitzuetan, diagnostikoan eta osasunean", dio Behatokiaren txostenak. Unitate edo espezialitate batzuetan, arreta euskaraz jasotzeko zailtasunak izan dituzte herritarrek, eta osasun arreta bera ere baldintzatuta dago herritar askorentzat.
Hutsune handienak, arlo publikoan
Administrazio jarduera orokorrean, herritarrek arazoak izan dituzte arreta, informazioa eta dokumentu eta inprimakiak euskaraz eskuratzeko. Poliziekin harremanetan euskaraz egin ahal izatea ez da bermatzen, eta Foruzaingoaren kasuan, bereziki, albo-ondorioak ere sortzen dizkie herritarrei haiekin euskaraz egin nahi izateak.
Egoerak, alabaina, oso desberdinak dira euskal lurralde bakoitzean, ezaugarri, testuinguru eta lege propioak baitituzte.
Nafarroan, esaterako, Behatokiak egiaztatu ahal izan duenez, 2021ean hainbat lan-deialdi atera zituen Nafarroako Gobernuak euskara inolaz ere kontuan hartu gabe. Legeak ezarritako eremu misto eta ez-euskalduneko lan-deialdi publikoetan "euskara merezimendu gisa baloratu gabe geratu izan da ehunka lan-deialditan"; alemana, frantsesa edo ingelesa atzerriko hizkuntzek merezimenduen atalean puntuazioa izan zuten arren, euskararen ezagutza ez zen inolaz ere baloratu.
Oposizio bidez (merezimendu gabe) ateratzen diren deialdietan, halaber, oso lanpostu gutxik dute euskararen derrigortasuna.
Bestalde, Nafarroan udalek dituzten eskumen eta erabakien muinaren kontra epaitegietara ere jo izan da sarri, eta ugari dira hizkuntza-eskubideak bermatu edo euskara sustatzeko erabaki eta neurri ezberdinak baliogabetu dituzten epaiek.
Hezkuntzari dagokionez, euskarazko eskaintza falta da, eta zailtasunak dituzte euskal hiztunek Hezkuntza Departamentuko zerbitzu ezberdinak euskaraz jasotzeko.
Ipar Euskal Herrian, euskararen ezagutza ez da nahitaez bete beharreko eskakizuna tokiko administrazioetako lanpostuetan, eta euskarazko derrigortasuna kasu bakan batzuetan baino ez da aplikatzen (euskara teknikaria, haur eskoletan dispositibo berezia (LEHA), haurtzainak…).
Hortik aurrerakoa administrazio edo erakunde kontratatzailearen borondatearen araberakoa da. Administrazioak balioets dezake, konpetentzia bera duten bi hautagairen artean, euskara dakiena hautatzea, ez dakienaren aurrean (hori da eragileen eskakizuna eta Euskararen Erakunde Publikoaren gomendioa), baina ezin daiteke ziurtatu lanpostu horretan euskalduna egongo denik.
Halere, bada puntu positiborik ere. Izan ere, 2017an Euskal Elkargoak hizkuntza-politikarako neurriak adostu zituenetik, bultzada jaso du euskarak toki-administrazioan eta urratsak eman dira, bai euskarazko arretan zein langileen formakuntzan edo hizkuntza-paisaian.
Hezkuntzaren arloan, Konstituzionalak atzera bota du orain gutxi 'Molac legea', eta, beraz, Frantziako Hezkuntza Kodean murgiltze eredua sartzeko aukera. Gainera, gaur-gaurkoz, brebeta eta baxoa azterketak ezin dira euskaraz egin.
Euskal Autonomia Erkidegoan, berez, hizkuntza-legeen babes handiagoa duten arren, herritarrek, errealitatean, ez da eremu guztietan berdin bermatzen. Behatokiak dioenez, ezartzen diren neurriak, batez ere lanpostuei begirakoak, "errealitate soziolinguistikoaren araberakoak" izaten dira, tokian tokiko hiztun kopuruaren arabera, ez herritarren eskubideak bermatzeko.
Gainera, epaitegiek atzera bota izan dituzte lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.
Hezkuntzan hutsuneak nabari ditu Behatokiak zerbitzu ezberdinen euskarazko eskaintzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.