Hiru pertsona atxilotu dituzte Usurbilgo Andatza mendiko hilketarekin zerikusia dutelakoan
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Gipuzkoako hiru herritan, otsailaren 27an Usurbilgo Andatza mendian indarkeria zantzuekin hilda agertu zen gizon baten hilketarekin zerikusia dutelakoan. Atxilotuetako bi kartzelan daude dagoeneko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Gizon bat eta bi emakume dira atxilotuak eta polizia-aurrekariak dituzte. Poliziaren ikerketak zehaztu ahal izan dutenez, biktimarekin, alegia, 44 urteko donostiarrarekin bizi izan ziren denbora batez. Gizona eta emakumeetako bat homizidio-delitu bat egotzita atxilotu dituzte, eta emakumeetako bigarrena, gertakariak estaltzeagatik. Itxura guztien arabera, hilketa gertatu ondoren, biktimaren gorpua mendi-magal batera eraman zuten, gorpua ez aurkitzeko.
Gogoratu behar da hildako gizonaren gorpua otsailaren 27ko arratsaldean aurkitu zuela mendizale batek Andatza mendian, Usurbil eta Donostia artean, eta zauriak zituela lepoan. Gorpua sarbide zaileko eremu batean abandonatuta aurkitu zuten.
Hilabete baino gutxiagoko ikerketaren ondoren, asteburu honetan hiru pertsona atxilotu ditu poliziak eta haien etxebizitzak eta ibilgailuak miatu dituzte. Hala, ikerketarako interesgarriak diren hainbat ebidentzia biltzea lortu dute, eta ikerkuntza zabalik dago oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda