Nafarroara iritsi da 22. Korrika
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lasterka ibili ostean, Nafarroara iritsi da Korrika gaurko ordu txikietan. Euskarazaleak Sakanan korrika aritu dira, eta Iruñerrian sartu dira zortziak aldera. Larunbat honetako goiz partean, Iruñean sartu-irtenean ibiliko dira, Burlata, Atarrabia, Uharte eta Sarrigurenetik igarota. Arratsaldera arte egongo da Korrika Iruñerrian.
17:00ak aldera, Izarbeibar eskualdean sartuko da, Uterga eta Garesera (hortik hasi zuten 2019ko Korrika). Gero, Erriberriko merindadea zeharkatuko dute, Mendigorria, Artaxoa, Tafalla eta Larraga herriak.
Gauerditik aurrera, Erriberagoititik ibiliko da Korrika, Lerin, Lodosa, Andosilla, San Adrian eta Azagra aldean.
Gaurkoan herri hauetatik ibiliko da Korrika:
Apirilak 2, larunbata
Zalduondo 00:39
Araia 01:20
Egino 01:52
Olatzagutia 02:34
Bakaiku 03:56
Etxarri 04:24
Lakuntza 05:09
Hiriberri 06:16
Urritzola 06:57
Otxobi 07:50
Berriozar 09:03
Iruñea 09:26
Antsoain 09:47
Iruñea 09:56
Burlata 10:0
Atarrabia 10:24
Uharte 10:33
Sarriguren 10:54
Iruñea 11:15
Barañain 13:43
Zizur Nagusia 14:09
Noain 15:06
Espartza 15:48
Astrain 16:39
Uterga 17:20
Gares 18:02
Mendigorria 18:49
Artaxoa 19:43
Tafalla 20:59
Larraga 23:02
Apirilak 3, igandea
Lerin 00:34
Lodosa 02:40
Andosilla 04:22
San Adrian 04:48
Azagra 05:18
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.