Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza genoma oso bat sekuentziatu dute lehen aldiz; gaixotasun batzuk ulertzeko pauso giltzarria

Nazioarteko zientzialarien partzuergo batek gizakien genomaren lehen sekuentzia osoa argitaratu du, tarterik gabe, lehen zirriborrotik bi hamarkada igaro direnean.
Sekuntziaren sorrerak gure DNAren erabateko ikuspegia eskaini du, lehen aldiz. Argazkia: EITB Media
Sekuntziaren sorrerak gure DNAren erabateko ikuspegia eskaini du, lehen aldiz. Argazkia: EITB Media

Nazioarteko zientifikoen partzuergo batek giza genoma baten lehen sekuentzia osoa, hutsunerik gabekoa, argitaratu du, Giza Genomaren Proiektuak lehen zirriborroa egin zuenetik bi hamarkada igaro direnean. 'Telomero a Telomero' (T2T) partzuergoak burutu du 'Science' aldizkarian argitaratutako lana.

Zientzialarien arabera, gure DNAk dituen 3.000 base (edo "letra") ingururen sekuentzia osoa izatea ezinbestekoa da giza bariazio genomikoaren espektro osoa ulertzeko, eta zenbait gaixotasunen ekarpen genetikoak ulertzeko.

Genomaren sekuentzia osoaren analisiak nabarmen eragingo dio kromosomen inguruko ezagutzari, bost beso kromosomikoko mapa zehatzagoekin, eta horrek ikerketarako bide berriak zabalduko ditu. Hala, posible izango da oinarrizko biologiaren zenbait galderari erantzutea, kromosomak nola bereizten diren eta egoki banantzen diren.

"Giza genoma oso baten sorrera lorpen zientifiko handia da, izan ere, gure DNAren erabateko ikuspegia eskainiko digu, lehen aldiz", azaldu du Eric Green NHGRI lanaren finantzatzaile nagusiaren zuzendariak.

"Funtsezko informazio honek indartu egingo ditu giza genomaren ñabardura funtzionalak ulertzeko martxan dauden askotariko ahaleginak, eta horrek, aldi berean, bultzatu egingo ditu giza gaixotasunen ikerketa genetikoak", gaineratu du.

Zientzialariek behatu zutenez, gehitutako DNA sekuentzia berri gehienak telometro errepikakorrengandik (kromosoma bakoitzaren muturrak) eta zentromeroengandik (kromosoma bakoitzaren erdialdeko sekzio lodiak) hurbil zeuden.

Orain osorik dagoen giza genomaren sekuentzia balio handikoa izango da giza bariazio genomikoaren ikuspegi globala ezartzea helburu duten ikerketetan, edo pertsonen DNAren desberdintasunei buruzkoetan.

Ezagutza horiek funtsezkoak dira zenbait gaixotasunen ekarpen genetikoak ulertzeko, eta genoma sekuentzia ohiko prozedura gisa erabiltzeko arreta klinikoan, etorkizunean. Zientzialari talde ugari hasiak dira euren ikerketetarako giza genomaren sekuentzia osoaren argitalpenaren aurreko bertsio bat erabiltzen.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X