INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Irunen emakume bat atxikitzea leporatuta

Ostegun goizaldean gertatu da Irungo etxebizitza batean. Gero, gizonak bere buruari egindako lesioak artatzeko Donostia Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen emakume bat atxikitzeagatik eta etxe barruan egotera derrigortzeagatik.

Aipaturiko gertaerak ostegun goizaldean gertatu ziren Irungo etxebizitza batean. Antza denez, gizonak biktima giltzapetu eta barruan egotera derrigortu zuen. Ondoren, bere buruari lesioak egin zizkion.

11:00ak aldera atxilotu zuen gizona Ertzaintzak eta, gero, Donostia Ospitalera eraman zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu