EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behatokiak 1.200 eskaera erregistratu ditu Nafarroako administrazioan euskara erabili ahal izatea eskatuz

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera, oraindik ere badago denbora Nafarroako Gobernua prestatzen ari den Merezimenduen Dekretu berria aldatzeko.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideak Nafarroako Jauregiaren atarian. Argazkia: EITB Media
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideak Nafarroako Jauregiaren atarian. Argazkia: EITB Media

Nafarroa osoko herritarrek aurkeztutako 1.200 eskaera erregistratu ditu gaur goizean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Foru Jauregian, administrazioan zerbitzu gehienak ezin direla euskaraz jaso salatuz. Gobernuak esku artean duen Merezimenduen Dekretu berria aldatzea eskatu dute, zirriborroa dagoen bezala onartzen bada eskubideen urraketak betikotzeko arriskua dagoela iritzita.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, administraziorako oposizioetan euskara kontuan ez hartzea herritarren eskubideen kalterako da.

Gaubekaren esanetan, 1.200 eskaera horien artean badira euskaraz ez dakitenak baina administrazioan euskarazko eta gaztelerazko zerbitzua berdintasunez bermatu behar dela uste dutenak.

"Belaunaldiak aurrera doaz Nafarroan, baina egoera errepikatu egiten da. Asmoa da berriro ere sinadurak ekarri behar ez izatea", azpimarratu du.

Merezimenduen Dekretu berriaren inguruan, oraindik hori aldatzeko denbora dagoela nabarmendu du: "Merezimenduen foru dekretua aldatzeko garaiz gaude oraindik, eta hori exijituko diogu Nafarroako Gobernuari".

Bestalde, Kontseiluak deituta maiatzaren 7an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Behatokiak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X