Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribiko 48 urteko motor gidari bat hilda topatu dute Zubietan, troka batean

Gidaria buelta bat ematera atera omen zen atzo arratsaldean, eta etxera itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak. Bart aurkitu dute.

Nafarroako suhiltzaileek eta Foruzaingoaren agenteek motor gidari bat hilda topatu dute N-170 errepideko troka batean, Zubieta parean (Nafarroa), Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoa 48 urteko hondarribiar bat da, polizia iturrien arabera.

Gidaria motorrean buelta bat ematera atera zen atzo arratsaldean, eta etxera itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak 23:00ak aldera.

Sakelakoaren seinalearen bitartez, goizaldean topatu dute gorpua, Ezkurra ibaitik gertu.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko. Itxura guztien arabera, motorra bidetik atera eta troka batera amildu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko

Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Osakidetzak anbulatorioetan psikologoak kontratatzeko prozesua ireki du

Profesional horien bidez, Euskal Osasun Zerbitzuko anbulatorioetan insomnioa, antsietatea, depresio arina edo antzeko nahasmendu eta ondoezei hobeto erantzutea da helburua. Kontratatuko diren psikologoak Lehen Mailako Arretan erreferenteak izango dira, eta bitartekari lanak egingo dituzte pazientearen eta familiako medikuaren eta, kasu konplexuagoetan, ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroetan ematen den arreta espezializatuaren artean. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X