Giro lehor eta epela, apirileko azken asteburuan
Giro lasaiarekin agurtuko da apirila, eta maiatzeko lehen egunean, eguzkia ikusteko parada izango dugu, EITB Mediako meteorologia zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Lurraldearen barnealdean eguzki tarte gehiago izango dira, kostaldean behe hodeiak gainetik kendu ezinda ibiliko baitira.
Egonkortzera egingo du ostiralean. Goizean goizeko behe lainoak desagertuta, giro eguzkitsua izango dugu ia denean. Arratsaldean, baina, bero hodeiak garatuko dira, bereziki mendi inguruetan, eta zaparrada txikiren bat utz lezakete Pirinioetan. Tenperaturak gora egingo du, nabarmen barnealdean eta 20 ºC-ak harrapa ditzake termometroak. Kostaldean, apalagoa izango da igoera, eta 17 ºC-ren bueltan mugituko dira maximoak.
Larunbatean estaliago egongo da zeru gaina, baina euri konturik ez dute utziko erdi mailako eta goi hodeiek. Isurialde atlantikoan tarteka behe hodeiak ager daitezke, batez ere kostaldean eta goizean. Haizeak iparraldetik joko du suabe, Nafarroan izan ezik (ziertzoa ibiliko da). Apur bat hoztuko du barnealdean, baina kostaldean berdintsu jarraituko du tenperaturak. Dena dela, epeletik jarraituko du, eta beroenak 20 ºC-ren bueltakoak izango dira.
Iganderako espero dugu giro onena, bereziki, barnealdean. Nolanahi ere, goizean goiz lanbroa eta behe lainoa ager daitezke barnealdeko toki batzuetan, eta behe hodeiak, kostaldean. Gainerako orduetan giro eguzkitsua aurreikusi dute. Bezperan bezala, iparraldeko haizea ibiliko da, eta ondorioz, termometroetan ez da aldaketarik espero: 17-18 ºC, kostaldean, eta bizpahiru gradu gehiago (20-21 ºC), barnealdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.