Giza papilomaren birusaren kontrako txertoa mutilei ere jartzea aztertzen ari dira
Duela 15 urte hasi ziren Espainiar Estatuan GPB edo giza papilomaren birusaren kontrako txertoa jartzen neskei, umetoki-lepoko minbizia gutxitzeko, eta orain, Txertaketa Programa eta Erregistroaren Ponentzia -Txertoen Ponentzia deitu ohi dena- txerto hori mutilei ere ematea aztertzen ari da.
Kataluniak hala egitea erabaki du eta datorren kurtsotik aurrera, formula nonabalentea jarriko die LH 6ko (11 eta 12 urte) mutilei. Gainontzeko autonomia erkidegoak, EAE eta Nafarroa tartean, gaia aztertzen ari dira baina Txertoen Ponentziaren ebazpenari itxarongo diote erabakia hartzeko. Laster izan daiteke hori.
Espainiako Pediatria Elkarteak (AEP) hiru urte daramatza mutilak ere txertatzea eskatzen; besteak beste, Australian, AEBn eta Dinamarkan egiten duten bezala. "Ez dago genero ezberdintasunik sexu bidez transmititzen den gaixotasun batean: ekidin nahi baduzu, minbiziaz haratago, eta horretarako eraginkorra den txerto bat baduzu, gizonei eta emakumeei jarri behar diezu; bestela, ezin da infekzio hori desagerrarazi" azaldu du Valentin Pineda Kataluniako Txertaketaren Kontseilu Aholkulariko kide eta AEPko Txertaketa Batzorde Aholkulariko kide denak.
"Ikusi da sexu harremanak hasi baino lehen txerto hau emateak minbizia izateko arriskua asko murrizten duela" defendatu du Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzu buruak ere igandeko Osasun Etxea saioan: "Kontua da birus hau bai gizonezkoek bai emakumezkoek dutela. Txertoa neskei ematen zaie minbizia beraiek garatzen dutelako. Orduan, zein da mutilei emateko arrazoia? Bada, mutilek ere transmititu dezaketela eta hainbat ikerketek erakutsi dute transmisioa eteteko askoz ere eraginkorragoa dela biei ematea. Emakumeen minbizia kasuetan murrizketa handiago da bi sexuak txertatzen direnean; beraz, denentzat da onura" azaldu du Zubiak, "urteak daramatzan txertoa da, ez du albo ondorio berezirik eta eraginkortasuna ondo frogatua du".
Sexu harremanak izaten dituztenen % 80 kutsatzen dira papilomarekin, gehienak modu arin edo asintomatikoan, baina batzuetan, gaiztotu eta tumorea eragin dezake. Praktikan, cervix edo umetoki-lepoko minbizia kasuen % 99 birus honek eragiten ditu. Ebidentzia zientifikoa dago, gainera, birus honen eta aluko zein baginako minbiziaren artean, baita soilik emakumeenak ez diren beste minbizia mota batzuen artean ere: uzkikoa, zakilekoa eta orofaringekoak -ahoa, mingaina, laringea eta faringea-, adibidez. Azken kasu horiek aregotu egin dira azken urteotan gizonezkoen artean eta horiek ere murriztu ahal izango lirateke mutilak txertatuta.
Gaur egun 12 urteko neskei jartzen zaie GPBaren kontrako txertoa, bi dositan banatuta, 5-6 hilabeteko tartearekin. Adin horretatik aurrera, eta 18 urtera arte, txertatuta ez dauden edo partzialki txertatuta dauden emakumeak ere txertatu daitezke. 15 urte baino gehiago izanez gero, 3 dosi jartzen dira.
Arrisku taldeetako pertsonei ere gomendatzen diete: WHIM sindromea dutenei, Hiesa dutenei, gizonekin sexu harremanak dituzten gizonei, prostituzioan aritzen diren pertsonei eta umetoki-lepoko kirurgia jasan duten emakumeei.
2020ko datuei erreparatuz gero, Espainiar Estatuko GPB txertaketa tasa % 81,8koa izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan % 88,8koa izan zen txertaketa tasa eta Nafarroan, % 94,2koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.