Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta

Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.
Kameralari bat, bortxaketak ustez izan ziren lekua grabatzen.
Kameralari bat, bortxaketak ustez izan ziren lekua grabatzen. Argazkia: EFE

Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.

Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).

Levante-EMV eta Las Provincias egunkarien arabera, atxilotutakoak Burjassot herrian bizi dira.

Atzo arratsaldean bortxaketak egin ziren etxe abandonatua grabatzen ibili ziren hedabideak (argazkian ikus daiteke). Burjassot eta Godella herrien mugan dago eraikina,  nerabeak egon ohi diren parke batetik gertu. Poliziak ez du eremua hesitu. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X