Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio handiengatik

Euskalmetek emandako datuen arabera, metro koadroko 33 litro euri pilatu dira ordubetean Amundaraingo estazioan (Zaldibia).
Euri-jasa Gasteizen.
Euri-jasa Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio handiengatik.

Abisua 09:00ak arte egongo da indarrean. Goizaldean eta goizean zaparrada trumoitsuak bota ditu. Arratsaldean, baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea eta handiak izatea.

Bestalde, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du arratsaldean Pirinioetan, ekaitz arriskua tarteko. 

Euria gogotik egin du Bizkaian eta Gipuzkoan, batez ere

Euria Bizkaitik sartu da goizaldean. Zornotzan, metro koadroko 13,5 litro jaso dituzte hamar minututan eta Igorren, ostera, 11,1 litro, Euskalmeten arabera.

Bizkaitik Gipuzkoara egin du ekaitzak. Esaterako, ordubetean, metro koadroko 32,8 litro zenbatu dituzte Euskalmeten Amundaraingo estazioan (Zaldibia), eta 23,6, berriz, Alegian.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X