EAEko biztanleen % 13 baino gehiago genero-identitateak eragindako indarkeriaren lekuko izan da
EAEko biztanleen % 13,5ek adierazi du sexu-orientazioak edo -identitateak eragindako eraso fisikoen lekuko izan dela, eta % 60k aitortu du LGTBI kolektiboak ikusezintasuna eta mugak dituela bere nortasuna askatasunez adierazteko orduan.
Ikuspegik egindako Neurtu 2021 txostenaren ondorioetako batzuk dira horiek, aurten sexu- eta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak giltzarri izan dituena.
LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak astearte honetan eman ditu ezagutzera inkestaren emaitzak prentsaurreko batean. Bertan, Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, Gorka Moreno EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak eta Lia Gonzalez Ikuspegiko ikertzaileak parte hartu dute.
"EAEko gizartearen zati oso zabal bat sexu- eta genero-aniztasunaren eta LGTBI kolektiboaren bereizkeriarik ezaren aldekoa da, batik bat araudi-alderdietan eta formaletan", azaldu du Hernandok; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 86,3 alde dago erakundeek LGTBI pertsonen aukera-berdintasuna berma dezaten.
Hala ere, EAEko biztanleen % 50ek adierazi dute norbaiti buruzko iruzkin negatiboak edo zurrumurruak entzun edo ikusi dituela, sexu-orientazioa eta/edo sexu- edo genero-identitatea dela-eta, baita isekak, txantxak, txisteak, imitazioak edo keinu iraingarriak ere. Halaber, herritarren % 42,5ek adierazi dute irainak entzun dituztela, hala nola "marikon", "bollera" edo "travelo" bezalako hitzak, eta % 17,9k adierazi du mehatxuen berri izan duela.
Halaber, txostenak gaineratzen du ikertutako pertsonen % 22k aitortzen duela bazterketaren lekuko izan direla. Eta argitaratu den beste datu kezkagarri bat da EAEko biztanleen % 73,8k ez dakitela zer eskubide dituzten diskriminazioaren biktima izanez gero.
Datuen arabera, % 90ek baino gehiagok onartzen dute lesbianen eta gayen ezkontzarako eskubidea, eta % 80k LGTBI pertsonek seme-alabak dituzten familiak osatzeko eskubidea, adopzioaren bidez edo legez araututako beste bide batzuen bidez.
Ikuspegiren zuzendariak nabarmendu duenez, "LGTBI pertsonekin lan-espazioa partekatzeari dagokionez onarpen-maila % 95 ingurukoa den arren, paradoxikoki, euskal gizarteak lan-eremuan hautematen duela kolektiboaren aurkako diskriminaziorik handiena"; izan ere, galdetutako pertsonen % 48,6k uste dute LGTBI pertsonek zailtasun erantsiak dituztela lana aurkitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.