migrazioaren drama
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Melillako hesian hildako pertsona migratzaileen "odol hotzeko hilketa" gaitzetsi du Aljeriak

Aljerrek ez du baztertu ekainaren 24ko gertakarietan ehun pertsona baino gehiago hil izana.
Migratzaileak gurutzatzen saiatutako Nador eta Melilla arteko hesia. Argazkia: EFE
Migratzaileak gurutzatzen saiatutako Nador eta Melilla arteko hesia. Argazkia: EFE

Aljeriako Gobernuak kritikatu egin du iragan ekainaren 24an Melillako hesia gurutzatzen saiatzen ari zirela hildako migratzaile subsahariarren "odol hotzeko hilketa". Iturri ofizialen arabera, 23 pertsona hil ziren gutxienez marokoar jendarmeen erantzunaren ondorioz, baina GKEek uste dute askoz gehiago izan litezkeela.

Hain zuzen ere, Amar Belani aljeriar Gobernuak Mendebaldeko Sahararako eta Magrebeko herrialdetarako duen ordezkari bereziak deitoratu egin du "ehun bat migratzaileren odol hotzeko hilketa, Majzenaren indarren egindakoa, goi-funtzionario izandako marokoar batena arabera. Gobernuaren gain botere erreala duen Mohamed VIaz eta haren inguruneaz aritzeko erabiltzen da termino hori.

Marokok baietsi duenez, Aljeriako mugaren bitartez sartu ziren migratzaileak herrialdean, mugako "berariazko laxotasunaren" ondorioz. Gainera, adierazi du "gatazka-guneetan esperientzia duten milizianoek" zuzendu zituztela migratzaileak.

Aljeriar diplomazialariarentzat, Marokoren irudia "betiko lausotuta" dago, eta bere eskuak "afrikar migratzaileen odolarekin zikinduta".

"Lotsagabeko oharkabetasun hau mundu osoko eta Marokoko erreakzio indartsuek desaktibatu zuten, agerian utzi zuten migratzaile hauen oinarrizko eskubideen urraketa krudela, planifikatua eta sistematikoa", esan du Belanik. Gaineratu duenez, "zigor kolektibo izugarria jasan zuten, afrikar guztien, kontinentearen eta diasporaren memorietan grabatuta geldituko dena".

Migratzaileen aurkako "lintxamendu bortitz hori, nazioarteko zuzenbide humanitarioaren xedapen funtsezkoenak arbuiatuta, marka gorria izango da poliziarena egitea gogoko dutenen eta bestaldetik babesten dituztenen kontzientzian".

Marokoko prentsa ofizialeko iturrien arabera, gutxienez 27 pertsona hil ziren marokoar segurtasun indarren esku-hartzeagatik, iragan ekainaren 24an 2.000 subsahariar Melillako hesia gurutzatzen saiatu ondoren.

Liskarren ostean, segurtasun indarrek eskuak lotu zizkieten migratzaileei, eta Nador hiriko kaleetak zoruan pilatu zituzten, mugitu ezinik. Mundu osoan zehar zabaldu dira irudiok.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X