Beroa Euskal Herrira itzuliko da aste honetan
Asteburuko ildoari jarraiki, beroa izango dugu lagun aste honetan. Termometroek gorantz egiten jarraituko dute aste erdiraino, ondoren egonkortzeko. Hala, tenperatura maximoak 40 ºC-ra hurbildu litezke datozen egunotan gune askotan, barnealdean bereziki.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteko lehen bi egunetarako Ebro pareko eskualdean muturreko tenperatura oso altuengatik. Bestalde, Espainiako Meteorologia Agentziak abisupean jarriko ditu Nafarroako erdialdea eta Erribera beroagatik. Bihar, aldiz, alerta laranja egongo da indarrean Erriberan; erdialdean abisu horia izango da.
Gaur, astelehena, tenperaturak goranzko bideari eutsiko dio. Tenperatura maximoak beste gradu pare bat igoko dira, eta, barnealdean, bero egingo du. Ebro bailarako zenbait lekutan, maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango dira, eta, kostaldeko altuenak, momentuz, 30 ºC-tik behera mantendu dira ziurrenik.
Eguzkia izango da jaun eta jabe eta, aurreko egunetan ez bezala, arratsaldeak aurrera egin ahala, hegoaldeko mendi inguruetan bero-hodei batzuk garatzea espero da. Arratsaldean, iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da.
Asteartean, beroa zakarra izango da barnealdean eta termometroak 35 ºC ingurura igoko dira. Ebro ibarraren inguruan, berriz, langa hori gainditu eta 40 ºC-ra hurbil daitezke. Goizaldea ere epelagoa izango da, eta baliteke zenbait lekutan tenperatura minimoak 20 ºC-tik ez jaistea.
Bestelakoan, oskarbi egongo da, ondoriorik gabeko bero-hodei batzuk soilik garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan arratsaldean. Haizea ahul ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz.
Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.