Isolamendua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia Unibertsitate Ospitaleak Krimea-Kongo sukar hemorragikoa duen paziente bat hartu du

Espainiako Armadaren hegazkin batek Bierzotik (Leon) Donostiara ekarri du pazientea. "Kapar baten ziztada du, eta egonkor dago, baina patologiaren ohiko larritasunarekin; isolatuta dago", Gaztela eta Leongo Gobernuak azaldu duenez.
18:00 - 20:00
Krimea-Kongo sukar hemorragikoa duen Leongo pazientea Donostiako Ospitalean ospitaleratu dute

Osasun Ministerioak hainbat unitateri dei egin die Krimea-Kongo sukar hemorragikoaz kutsatutako paziente bat hartzeko, eta Osakidetza prest agertu da, ohar batean jakitera eman duenez.

Osakidetzak, Donostia Unibertsitate Ospitalean, Espainiako Estatu osoko Segurtasun Biologiko Handiko Ospitalizazioko zazpi unitateetako bat dauka.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, Osakidetzak pazientearen, profesionalen taldearen eta herritar guztien osasuna eta segurtasuna zaintzeko protokolo guztiak jarri ditu abian 24 ordu baino gutxiagotan.

Gaixotasuna ohikoa ez dela eta isolamendu- eta segurtasun-baliabideak abian daudela kontuan hartuta, "lasaitasun-mezu" bat helarazi du Osasun Sailak.

Espainiako Armadaren hegazkin batek Bierzotik (Leon) Donostiara ekarri du pazientea. Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez, hegazkina Leongo aireportuan aireratu da goizean, eta Hondarribian hartu du lur.

INTERESEKOA: Zer da Krimea-Kongo sukar hemorragikoa?
Pazientea Donostia Unibertsitate Ospitalean. Argazkia: Irekia Pazientea Donostia Unibertsitate Ospitalean. Argazkia: Irekia

Osasun Ministerioak Defentsari laguntza eskatu zion pazientea lekualdatzeko. Bierzoko ospitalean zegoen.

Gaztela eta Leongo Gobernuak asteazkenean baieztatu zuen sukar hemorragiko kasua Bierzoko eskualdean.

Gizon helduak "kapar baten ziztada du, eta egonkor dago, baina patologiaren ohiko larritasunarekin; isolatuta dago, eta osasun profesionalak beharrezko babes neurriekin artatzen ari dira", azaldu du Gaztela eta Leongo Gobernuak ohar batean.

Hyalomma generoko kapar baten ziztadak eragindako birus batek sortzen du sukar hemorragikoa, baina pertsonatik pertsonara ere transmititzen da gaixoaren odol edo fluidoarekin kontaktuan. Horregatik, osasun langileak behar bezala babestea garrantzitsua da.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X