Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak joan den asteburuan Bilbon emakume batek jasandako sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu du

Igande goizaldean Bilboko Alde Zaharrean sexu erasoa jasan zuen emakume batek jarritako salaketaren harira egindako ikerketaren ondoren, Ertzaintzak salaketa horren ustezko egilea atxilotu du astearte gauean.

Ertzaintzako agenteek igande goizaldean Alde Zaharrean emakume batek jasandako sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu dute Bilbon.

Igande goizaldean Bilboko Alde Zaharrean sexu erasoa jasan zuen emakume batek jarritako salaketaren harira egindako ikerketaren ondoren, Ertzaintzak salaketa horren ustezko egilea atxilotu du astearte gauean.

Atxilotua ertzain etxean dago, sexu eraso delitu bat egotzita, eta Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute beharrezko eginbideak amaitu ondoren.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X