Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zauritutako txirrindulari bat erreskatatu dute helikopteroz Okinan

Erorikoaren ondorioz, konortea galdu du momenturen batean, eta odola zerion burutik. Ertzaintzaren helikopteroz erreskatatu ostean, anbulantziaz eraman dute ospitalera.

Ertzaintzaren helikopteroak txirrindulari emakumezko bat erreskatatu du larunbat honetan Okinan, mendi-bide batetik zihoala, bizikletatik erorita, zauritu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

12:00ak aldera pertsona batek Sos Deiak 112 telefonora deitu du, esanez bere bikotekideak erorikoa izan duela bizikletatik, Ullibarri de los Olleros eta Okina arteko mendi-bide batean. Txirrindulariak konortea galdu du momenturen batean, eta odola zerion burutik.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak mobilizatu dituzte. Ertzaintzako Mendi Erreskaterako helikopteroak emakumea erreskatatu du eta A-4133 errepideraino eraman. Han, anbulantzia batek zauritua hartu eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman du.

Zure interesekoa izan daiteke

Aumentan los ataques de lobo en el Valle de Carranza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otsoen erasoak nabarmen ugaritu dira Karrantzan

Karrantzako (Bizkaia) herritarrak oso kezkatuta daude azken asteotan nabarmen ugaritu baitira otsoek inguruan eragindako erasoak. Ildo horretatik, Kantabrian, otso batek, gutxienez, berriki zauritutako asto bat erakusten dituzten irudiak jaso ditu EITBk. Halaber, Karrantzarekin mugan dagoen Ramales de la Victoria udalerrian (Kantabria) otso bat grabatu dute, Ancillo mendian. Animalia horiek kalte handiak eragin dizkiete inguruko abeltzainei aspaldidanik; izan ere, dozenaka ardi, moxal eta zekor hil edo zauritu dituzte han. Aspaldiko gertaerei, azken aste hauetako erasoak gehitu behar zaizkie. Gertaera horiek eztabaida sortu dute animalien aldeko taldeen eta abeltzainen artean, batzuek otsoa espezie mehatxatuen euskal zerrendan gehitzea eskatzen dutelako, besteek eraso horiei aurre egiteko neurri zehatzak eskatzen dituzten bitartean.

Adinekoen egoitza residencia mayores. GFA.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gipuzkoako adinekoen egoitza publikoetako garbitzaileek euskararen hizkuntza-eskakizunik ez dutela behar ebatzi du epaitegi batek

Euskadiko CCOOk ohar batean azaldu duenez, hautagaiek "hamarkadak zeramatzaten egoitzetan lanean, aldi baterako kontratuekin eta lan ordutegiaren barruan euskara ikasteko aukerarik gabe, bitarteko langileak zirelako". Sindikatuarentzat "hizkuntza eta lan eskubideak guztiz bateragarriak dira proportzionaltasun soziolinguistikoak errespetatuz".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X