OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko 500.000 herritarrek baino gehiagok osasun aseguru pribatua zuten iaz

Osasun aseguru bat duten EAEko herritarren kopuruak % 6,4 egin zuen gora iaz, 2019ko datuekin alderatuta. Guztira, mediku asegurua duten herritarren proportzioa % 23koa da.
Jendea paseatzen Bilboko kaleetan (artxiboko argazkia)
Jendea paseatzen Bilboko kaleetan (artxiboko argazkia). EITB MEDIA

2021ean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi ziren pertsona guztien artetik 504.762k osasun aseguru pribatua zuten. 2019tik 2021era % 6,4ko igoera izan zen. Guztira, mediku asegurua duten herritarren proportzioa % 23koa da

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, proportzio hori nabarmen handiagoa da Bizkaian (% 30,4), Araban (% 17,4) eta Gipuzkoan (% 13,6 ) baino. Dena dela, gorakada handiagoa izan da Araban (% 9) eta Gipuzkoan (% 9,5), Bizkaian (% 5,1) baino. 

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Osasun Arreta Pribatuaren estatistika datuak argitaratu ditu gaur goizean. Horren arabera, EAEn lehen aldiz gainditu da milioi erdi aseguraturen langa.

Guztira, 1,6 milioi kontsulta ziren iaz; alegia, 3,1 aseguratu bakoitzeko. Kontsulta guztien % 11,3 lehen mailako arretari lotutakoak izan ziren (familia-medikuntza eta pediatria) eta % 88,7 (1,4 milioi) arreta espezializatukoak. Hurrenkerari jarraituz, hauek izan ziren eskaera handieneko espezialitateak: traumatologia (215.000 baino gehiago), obstetrizia eta ginekologia, oftalmologia eta dermatologia (hiru horietan, urtean 100.000 bisita baino gehiago).

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X