Gutxieneko altuera kendu eta andrazkoentzako plazen ehunekoa igoko dute Ertzaintza berdinzaleagoa helburu
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintza berdinzaleagoa du helburu, gaur gaurkoz EAEko polizian dauden andrazkoen % 16,5 hori handitu —% 33 da helburua— eta emakume eta gizonen arteko presentzia orekatzeko. Hori xede, "Emakumeak Ertzaintzaren B Eskalako Agente kategorian sartzeko I. Sustapen Plana 2026" aurkeztu du gaur Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak. Besteak beste, Ertzaintzan sartzeko orain arte ezinbestekoa zen gutxieneko garaiera (1,60 m) ezabatuko dute, eta urtez urte, andrazkoentzat gordetako plazen ehunekoa igotzen joango dira, legez baimendutako langara (% 40) helduta.
Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean Erkorekak berak eskatutako agerraldian azaldu duenez, datozen lau urteotan indarrean jartzen joango diren 45 neurri zehatz jasotzen ditu planak. Segidan, egitasmoaren nondik norakoak aletu ditu Eneritz Errasti Izaguirre Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Berdintasuneko teknikariak.
Urtebetez Ertzaintzaren egoera eta neurri berdinzale posibleak aztertzen ibili da lantalde bat. Atzemandako hutsuneen artean konturatu dira emakume askok ez dutela ertzain izatea pentsatu ere egin, erreferenterik ez izateagatik. Hori konpontzeko, genero ikuspegia duten publizitate eta sentsibilizazio kanpainak garatuko dituzte, eta Batxilergoko, LHko eta Unibertsitateko ikasleen artean ertzain lanbidearen ezagutza bultzatuko dute.
Halaber, aurrerantzean ez da 1,60 metroko gutxieneko garaiera eduki beharko Ertzaintzan sartzeko.
Hautaketa eta formakuntza prozesuan bertan, emakumeek beteko dituzten plazen ehunekoa handitzen joango dira apurka-apurka. Aurten, % 33koa izango da; datorren urtean, % 35ekoa; 2024an, % 37koa; 2025ean, % 39koa; eta 2026an, % 40koa (legeak baimendutako gehienekoa).
Erditze aurreko, erditzeko edo erditu ondorengo egoeran dauden emakumeek hurrengo deialdian egin ahalko dituzte proba fisikoak. Era berean, lanarekin lotutako ezaugarri anatomikoekin, fisiologikoekin edo psikosozialekin zerikusia duten emakumeen behar bereziak aztertuko dituzte.
Lau urtean behin, sarbide probak berrikusiko dituzte genero ikuspegitik, eta Ertzaintzako irakasleen artean, emakume gehiago jartzen saiatuko dira.
Azkenik, sexu erasoaren edo sexuagatiko jazarpenaren aurrean jarduteko protokolo espezifiko bat diseinatu eta ezarriko dute Ertzaintzaren Akademian. Diziplinazko falta oso larritzat hartuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.