Bizkaiko Auzitegia Fiskaltzaren irizpidetik aldendu da, eta ofizioz berrikusiko ditu zigorrak, kasuz kasu
Bizkaiko Auzitegiko Zigor Arloko hiru Saletako magistratuak ostiral honetan bildu dira sexu delituengatiko kondena murrizteko eskaerei buruzko irizpidea bateratzeko, sexu askatasunaren berme integralari buruzko Legearen babesean.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Magistratuen Batzordearen aktaren arabera, "lege berrian arau iragankorrik ez dagoenez, Batzordeak uste du ez dela bidezkoa beste lege batean aurreikusitako arau iragankor bat modu estentsiboan aplikatzea".
Horrenbestez, gaineratu du, sexu erasotzaileen kondena guztien berrikuspenaren aurrean, "bidezkoa da ofizioz berrikustea askatasunaz gabetzeko zigorra ezarri zaien epai irmoak, behin betiko lizentziamendura arte, zigorraren betearazpena etetea erabaki duten kondenak salbuetsita, Zigor Kodearen 80. artikuluaren arabera". Euskadin sexu delituengatik kondenatutako 20 pertsonak eskatu dute "Bai bakarrik da bai" legearen aplikazioa.
Probintzia Auzitegiak batera helaraziko die alderdiei kondenen berrikuspenari buruzko ondorioak, iritzia eman dezaten. Gainera, izapidetzean, pertsonatu ez den biktimari "kalte egin diezaioketen alferrikako izapideak" saihesteko ahalegina egingo da.
Berrikuspen-irizpideei dagokienez, organo judizialak azaldu du irizpide horiek kasuz kasu berrikusiko direla zuzenbide penalaren printzipio orokorren arabera. Halaber, kondenaren berrikuspenari buruz ematen den ebazpenaren aurka, berrikuspenaren xede den epaiaren aurkako errekurtso berberak aurkez daitezke.
Bestalde, Gipuzkoako Auzitegiak bere zigor sekzioak deitu ditu abenduaren 1erako, eta Arabak, berriz, ez, zigor sekzio bakarra dagoelako.
Irizpide bakarra
Auzitegi Gorenak sexu delituengatiko epaien aurkako hainbat errekurtso ditu mahai gainean, eta, horietan, zigortuek eskatu dute kontuan har dadila Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoak eragindako aldaketa, horrek zigorrak murriztea ekarri baitu. Hori dela eta, espero da Zigor Arloko Salak "Bai bakarrik da bai" legearen inguruko erabakia hartzea datozen asteetan.
Lehen aldia izango da Auzitegi Gorenak erreforma penal bat aztertuko duela. Erreforma horren ondorioz, sexu abusuaren delitua ia desagertu egin da, eta eraso delituaren barruan sartzen da. Aldaketa horren ondorioz, zigor txikiena txikiagoa da bi delitu desberdin zeudenean zegoena baino.
Joan den urriaren 7an legea indarrean sartu zenetik, epaile eta auzitegiek dozenaka zigor berrikusi dituzte, sexu abusuagatik gutxienez 11 kondena murriztuta, eta, ondorioz, bost pertsona atera dituzte espetxetik.
"Bai bakarrik da bai" legearen polemikaren erdian, Auzitegi Gorenak azaroaren 29an berrikusiko ditu Arandina auziko epaiaren aurkako errekurtsoak.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren arabera, 16 urteko adingabe baten sexu erasoagatik zigortutako Arandinako jokalari ohiek ezin dute lege horren onurarik jaso.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak ohartarazi du Auzitegi Gorenak modu ezberdinean interpreta dezakeela "Bai bakarrik da bai" legea. Halaber, uste du Fiskaltza bere egiten ari dela 95eko zigor kodea gidatu duten xedapen iragankorrak, bai eta 2003an, 2010ean eta 2015ean egin diren haren erreforma garrantzitsu guztiak ere.
Hala ere, ohartarazi du Fiskaltzaren instrukzioa ez dela loteslea Auzitegi Gorenarentzat, eta, beraz, horrek subiranotasuna duela bestelako interpretazio bat egiteko.
Subijanak jakinarazi du Euskadiko probintzia auzitegiek 10 kasu dituztela berrikusteko, eta epaitegiek beste batzuk izango dituztela ziurtatu du. Azaldu duenez, magistratuak biltzen ari dira "segurtasun juridikoa" emateko irizpideak bateratzeko, Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain egon gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.