EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria eta hotza nagusi datozen egunetarako Euskal Herrian

Ostirala eta larunbata egun bustiak izango dira, eta astebururako hotz handia espero da. Larunbat iluntzean, gainera, prezipitazioa elur moduan izango da 1000 metrotik gora.
Pertsona bat bizikletan euripean Donostian. Artxiboko irudia EFE
Pertsona bat bizikletan euripean Donostian. Artxiboko irudia EFE

Udazken giro bete betea izango dugu datozen ordu eta egunetan Euskal Herri osoan. Euskalmetetik iragarri dutenez, ostirala eta larunbata egun bustiak izango dira, eta larunbatean tenperaturek nabarmen egingo dute behera, hotzari bide emanez.

Eguna hodeitzarekin esnatu da gaur, asteazkena, eta han-hemenka euri apur bat ere egin du. Nolanahi ere, arratsalderako atertzera egingo du eta apenas espero da euririk.  Tenperatura, berriz, 10 eta 14 gradu artean kokatuko da egun osoan zehar. Haizea, berriz, noraezean ibiliko da baina azkenik iparra finkatuko da.

Biharko, baina, ostegunerako, hain zuzen ere, eguraldiak okerrera egingo du eta nonahi bustiko du. Egunaren lehen orduetan ateri eutsiko dio, baina goizak aurrera egin ahala eta bate ere arratsalde hasieran zaparrada mardulak izango dira, batik bat, ipar isurialdean. Haizeak hego ekialdetik joko du.

Ostiralean eta larunbatean ere euria egingo du erruz, egunaren lehen zatiak batez ere, eta ipar haizea izango da protagonista. Tenperaturari dagokionez, behera egingo dute termometroek nabarmen. Oso giro hotza nagusituko da eta beroenak 7-11 graduren bueltan ibiliko dira.

Larunbat iluntzean, gainera, prezipitazioa elur moduan izango da 1000 metrotan, baita igandearen hasieran ere. Igandean, hortaz, hotz egingo du, baina prezipitazio gutxi izango da eta atertzeko joera hartuko du eguraldiak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X