nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat erkidegotan, tartean Nafarroan, etxebizitzak lapurtzen zituen banda bat desegin dute

Zazpi pertsona atxilotu dituzte, 800 000 euro inguruko 40 lapurreta egitea leporatuta.
Poliziak ikerketaren baitan konfiskatutako objektuak. Argazkia: Guardia Zibila
Poliziak ikerketaren baitan konfiskatutako objektuak. Argazkia: Guardia Zibila

Guardia Zibilak hainbat probintziatako etxebizitzak lapurtzen zituen erakunde kriminal bat desegin du. Zazpi pertsona atxilotu dituzte, gutxienez 40 lapurretatan bitxiak, eskudirua eta teknologia lapurtzeagatik (800 000 euro inguru).

Rovisa izeneko operazioa iragan martxoan hasi zen, Salamancako hainbat etxebizitzatan lapurretak egin zirenean, eta horrek alarma sozial handia eragin zuen herritarren artean. Guardia Zibileko agenteek susmatu zuten egileak Espainiako Estatuko hainbat tokitan zenbait eraso egin zituzten berberak izan zitezkeela.

Poliziaren lanari esker jakin ahal izan zen taldeak espezializazio handia lortu zuela denboraren poderioz, eta modu ibiltarian jardun zuela. Valentziako Gandia herriko operazio-base batetik Espainiako hainbat lekutara joaten ziren jendea bizi zen etxebizitzetan indarrez lapurtzeko.

Salamancako Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak zuzendutako ikerketak iraun duen bitartean, egiaztatu ahal izan da atxilotuek gutxienez 40 delitu-egitatetan parte hartu zutela Salamancan, Valladoliden, Leonen, Palentzian, Errioxan, Nafarroan eta Zaragozan, 800 000 euro inguruko balioa zuten lapurtutako objektuekin.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X