Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartzelan sartu dira Bilbon Eguberri egunean arma zuriz egindako erasoengatik atxilotutako hiru lagunak

Erasoa abenduaren 25ean egin zuten, 08:30 aldera, Indautxun, eta bi lagun zauritu ziren. Ertzaintzak asteartean atxilotu zituen 19, 21 eta 25 urteko erasotzaileak.

Bilbon Eguberri egunean arma zuriz egindako erasoengatik atxilotutako hiru lagunak kartzelan sartzea ebatzi du epaileak, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Erasoa abenduaren 25ean egin zuten, Indautxun, 08:30 aldera. Orduan, hiru gizonezkok beste bi gizoni eraso zieten, arma zuriz; azken horiek zauritu egin ziren.

Ertzainek astearte goizean atxilotu zituzten ustezko hiru erasotzaileak, eta, asteazken goizean epailearen esku utzita, azken orduan Basauriko kartzelan sartzea ebatzi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X