Ordiziako Majori kiroldegiak ateak zabaldu ditu berriz, asteleheneko kloro isuriaren ostean
Ordiziako Majori kiroldegiko ateak zabaldu ditu berriz, astelehenetik itxita egon ostean. Isuria izan zen atzo kiroldegian, eta eraikina guztiz hustu zuten.
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak Euskadi Irratiari gaur azaldu dionez, ospitaleratutako bakarrak (kiroldegiko langile bat) eman du gaua erietxean, eta gainerakoak etxera joan ahal izan ziren atzo bertan.
Bestalde, ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan esan du 08:00etan egindako neurketek oso maila baxua eman dutela. Hori horrela, 09:30 aldera ireki dituzte berriro instalazio guztiak, igerilekua salbu. Eguerdian, baina, beste neurketa bat egingo dute bertan. "Ezin da jakin noizko egongo den zabalik, baina baliteke arratsaldean bertan irekitzea", adierazi du Ezenarrok.
Ihesa gertatu zen orduan jende ugari zegoen kiroldegian, eskubaloiko eta saskibaloiko taldeen entrenamenduak, 'spinning' taldeak eta jarduerak zeudelako igerilekuan.
Udaleko iturrien arabera, igerilekuko entrenatzaile bat kloro usainaz jabetu zen eta igeritokia ebakuatu zuten; ondoren, instalazio guztiak hustu zituzten. Oraindik ez dakite zerk eragin duen isuria, baina uste dute hodi bat apurtu dela.
Kiroldegia itxita dagoen bitartean Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegia erabilgarri egongo da Ordiziako bazkideentzat, Udalak jakitera eman duenez.
Azaroaren 10ean beste kloro isuri bat izan zen Gipuzkoan, Hernaniko kiroldegian, eta 20 bat pertsonari arazoak eragin zizkien.
Zure interesekoa izan daiteke
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria pabiloian 31,9 gradu arteko tenperaturak daudela salatu dute
Basurtuko Ospitaleko Escuza pabilioiak (psikiatria-eremua hartzen duena) ez du klimatizaziorik hotzean, eta 31,9 gradura arteko tenperaturak izan ditu eraikin barruan. Lan Ikuskaritzaren ustez, eraikinaren egituran arazoak daude, eta baldintza termiko egokiak bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari.
Arabatik Urbasara lekualdatu dute Rapunzel filmaren filmaketa
Disneyren Enredados filmaren zuzeneko bertsioaren filmaketa Gaubean amaitu dute, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean; hainbat bidezidor eta aparkaleku itxita egongo dira abuztuaren amaierara arte.
"Lan emankorra" egin ahal izan dute gauean Rigloseko sutean, Huescan, euriari esker
Ahalegin gehienak Jacatik gertu dagoen Oroel mendian zentratuko dira berriro ere ondorengo orduetan. Tenperaturak igo egingo dira eta haizeak egoera zaildu dezakeela uste da.
Irrikitaldia kalejira antzeztuak amaiera bikaina eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako alkate aldaketa edo La Oreja de Van Goghen itzulera. Horiexek, besteak beste, Irrikitaldiak utzi dizkigun irudiak. Parodiaz jositako desfilearekin amaiera eman diete Piratek Aste Nagusiari. Urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.