Mendia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi euskal mendizale desagertu dira Patagonian

Fitz Roy mendian desagertu dira, hain zuzen ere, elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan beste euskal mendizale batek eman du desagerpenaren berri.
Fitz Roy mendian desagertu dira. Erreskate taldeak ez dira oraingoz atera haien bila, tokia arriskutsua delako eta baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako.
18:00 - 20:00
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Patagonian

Durangoko gizonezko bat eta Gasteizko emakumezko bat desagertuta daude Patagonian, Argentina eta Txile arteko mugan, EITBk jakin ahal izan duenez. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.

Antza denez, atzo desagertu ziren biak, Fitz Roy menditik jaisten ari zirela elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan Igorreko mendizale batek eman du desagerpenaren berri.

Hirurak eskarmentu handiko mendizaleak dira. Eguraldia oso txarra dute inguruan.

Espainiako Mendi Kirolen Federazioak esan du ez dagoela desagertutako bi euskal mendizaleak "bizirik aurkitzeko itxaropenik". El Chalteneko Laguntza Batzordeak ere uste du ez dagoela bizirik aurkitzeko itxaropenik eta ez dagoela segurtasun-baldintzarik.

Erreskate taldeek Fitz Roy mendira heltzeko ahalegina egingo dute hurrengo orduetan edo egunetan, betiere eguraldiak ahalbidetzen badu.

Iker Bilbao eta Amaia Agirre euskal mendizaleak desagertuta daude Patagoniako Fitz Roy mendian. Tokia oso arriskutsua da eta baldintza meteorologikoak oso gogorrak dira; horregatik, erreskate taldeak ez dira atera ere egin oraingoz haien bila.
18:00 - 20:00

Amaia Agirre gasteiztarra, Iker Bilbao durangarra eta Josu Linaza igorreztarra soka berean zihoazen elur-jausiak harrapatu zituenean. Hirurak profesionalak eta federatuak dira. EITB Mediak jakin duenez, Josu da luizitik salbu atera den bakarra da, zauririk gabe. Berak eman zuen abisua.

Durangoko Udalak dagoeneko adierazi du kezka duela herriko bizilagunaren desagerpenarekin. Gainerako udalek, federazio eta elkarteek oraingoz ez dute adierazpenik egin.

Bahia Blancako Kontsulatu Nagusiak eta Buenos Aireseko Enbaxadak "kasuaren berri dute eta kudeaketak egiten ari dira", Atzerri Ministerioko iturriek baieztatu dutenez.

Fitz Roy edo Chalten 3.405 metroko mendia da, Hego Patagoniako izotz-eremuaren ekialdean dago, Argentina eta Txile arteko mugan, Patagonian, El Chalten hiribildutik gertu. Patagoniako hegoaldeko izotz-eremuko nunatake handienetako baten parte da.

20230120191824_fitz-roy_
18:00 - 20:00

Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du: lauza ia bertikal, leundu eta irristakorrez osatutako hedadura handiak ditu, eta horien gainean indar handiko haizeak etengabe, eskalatzaileak trebetasun tekniko handiagoa behar duelarik.

Gainera, eskualdeko klima oso makurra eta ezegonkorra da.

Iker eta Eneko Pou anaiek Fitz Roy frantziar-argentinar bidetik eskalatu zuten 2015ean, '7 Pareta 7 Kontinente' proiektuaren baitan. Hain zuzen ere, kirolari arabarrek bi bide zabaldu dituzte bertan.

Mapa: Google Maps Mapa: Google Maps

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X