Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira doakoak diren autobus lineak EAEn eta Nafarroan

Estatuan ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen duten autobus konpainiek % 100ko deskontua dute urtea amaitu arte. Ohiko bidaiariei zuzendutako dago neurria, eta Renfen bezala, bonua eskuratu behar da. Hala, ilara luzeak sortu dira Bilboko Intermodal geltokian.
Ilara luzeak sortu dira goizetik Bilboko geltoki intermodalean
18:00 - 20:00
Ilara luzeak sortu dira goizetik Bilboko geltoki intermodalean, doako bonuak eskuratzeko

Gaurtik, otsailaren 1etik, hasita, Hego Euskal Herritik abiatu edo igarotzen diren ibilbide luzeko 12 autobus linea (Espainiako Estatuan zerbitzua eskaintzen dutenak denak ere) doakoak dira. Asteazken honetan sartu da indarrean doakotasun hori ezartzen duen Espainiako Gobernuaren dekretua. Helburua da gainerako lurreko garraiobideekin sortutako "asimetriak" konpontzea (Renfeko aldiriko zein ibilbide ertaineko bidaiak dohain dira). 

Neurria urte amaierara arte egongo da indarrean, eta ohiko bidaiariei zuzenduta dago. 

Erabiltzaileek 2023rako bonua eskuratu beharko dute, fidantza ordainduta (20-65 euro, txartelaren prezioaren arabera). Dena dela, dirua bueltan izango dute bidaia kopuru jakin bat eginda: apirila arte, 12 bidaia edo gehiago, eta maiatza eta abendua bitartean, 16 bidaia edo gehiago. Bestalde, bonuen erabilera okerra saihesteko hainbat baldintza ezarri dira —bonua pertsonala eta besterezina da—, eta hiru urraketa atzematean, fidantza konfiskatuko zaio erabiltzaileari. 

Bilboko Intermodal geltokian ilara luzeak sortu dira goizean goizetik, dozenaka pertsona hurbildu baitira bonuak eskuratzeko. 

Espainiako Estatuan, guztira, 42 linea dira doakoak. Horietatik 10 Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) abiatu edo igarotzen dira. Nafarroan, hiru lineatan eskuratu ahalko dira bonuak. Honakoak dira: 

GIPUZKOA (7)

Vigo (Pontevedra), Irun eta Bartzelona

Santiago-Xixon-Irun-Bartzelona

Irun-Algeciras (Cadiz)

Eibar-Iruñea (Nafarroa)

Madril-Irun

Sevilla-Salamanca-Irun

Irun-Tuy

BIZKAIA (3)

Santander-Bilbo-La Manga del Mar Menor (Murtzia)

Bilbo-Castro Urdiales (Kantabria)

Santander-Bilbo-Bartzelona

NAFARROA (3)

Madril-Iruñea, Burgosetik eta Logroñotik

Eibar (Gipuzkoa)-Iruñea

Iruñea-Jaka

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X