LATEN ABANTAILAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zergatik egiten da arrotza sagardoa edo ardoa latatik edatea?

Freskagarriak, garagardoa edota edari energetikoak latatik edatea ez zaigu arrotza egiten, ohikoa baizik, baina zergatik ez edan sagardoa, ardoa edo ura latatik? Tradizioari eutsi nahi diote askok, eta beste batzuek, kontsumitzaileen beharrak asetu berrikuntzen eta formatu berrien bidez.
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Edari latek 85 urte baino gehiago daramatzate merkatuan, eta kontsumitzaileek gehien erabiltzen duten ontzietako bat bihurtu da, hemendik kanpo, batik bat, erosoa, arina eta erresistentea delako eta material birziklagarriak  erabiliz egiten direlako. Formatu indibiduala izaten dute, irekitzeko errazagoak dira eta lataren zigilatze bereziak erabat eragozten du argia barrura sartzea; ondorioz, produktua hobeto mantentzen da.

Freskagarriak edo garagardoa latan, edari energetikoak... Helduengan baino, laten formatu hori gazteen artean bihurtu da ohikoagoa; izan ere, oso praktikoa da edaria batetik bestera eramateko. Beirak debekatuta dauden eremu askotan ere sar daitezke, jaialdietan, kontzertuetan edo hondartzetan kasu, eta produktuaren kalitateari eta zaporeari ez dio eragiten eta beste ontzietan baino azkarrago hozten da edaria.

Abantaila asko ditu latak, eta urtez urte salmentek gora egin dute, AEBn eta Txinan, besteak beste, hor latatik edateko kultura oso barneratuta baitute. Gurean garagardoa, koladun freskagarriak eta abar oso ohikoak dira, baina, zergatik ez da horren ohikoa ardoa, sagardoa edo ura latatik edatea?

Ardoaren sektorean ez da berria eztabaida hori. Ardo kontsumitzaile askorentzat kulturaren eta tradizioaren aurkakoa da ardoa latatik edatea: ia errituala da botilaren kortxoa atera eta ardoa edalontzira botatzea dastatzeko. Are gehiago, gehienek formatu hori beste produktu mota batekin lotzen dute, eta jatorri izendapen askok debekatu ere egin dute ardoa ontzi horietan merkaturatzea.

Gaur egun badira ardo bolumen handiak latan merkaturatzen ari diren enpresak, Estatu Batuetan eta Australian arrakasta itzela dutenak. Gurean, dena den, ardoa latatik edatea arrotza egiten zaigu oraindik.

Mikel Elosegi Elosegi Ardotegiko gerenteak berretsi du ardoaren kalitatean eta zaporean ez duela eraginik latan merkaturatzeak, eta produktua ondo kontserbatzen dela. Gipuzkoako bihotzean dute egoitza nagusia, Olabarrian, eta 130 urtetik gora daramatzate ardoa ontziratzen eta merkaturatzen. Enpresa horren ibilbidean zehar, merkatura malgutasunez egokitzen jakin dute, eta produktu eta formatu berriak eskainita.

Hala, 2006. urtean jauzi handia egin zuen Elosegi Ardotegiak, lehen aldiz latan ontziratutako Bordeleko ardo bat merkaturatu baitzuen. Latako ardoa produktu guztiz berria ez zen arren, munduko hainbat lekutan horrela saltzen baitzuen, jatorri izendapena zuen ardo bat merkaturatzen aitzindaria izan zen. Produktuak ez zuen arrakasta handirik izan, eta gaur-gaurkoz beste proiektu batean murgilduta daude gazteak erakarri nahian, sangria marka propioa latan merkaturatzeko lanean, hain zuzen ere.  

Bodegas Elosegi, latak, ardoa, gipuzkoa, olaberria,
18:00 - 20:00

Antzekoa gertatzen da sagardoarekin ere. Zerainen, Txindoki mendiaren magalean, Oiharte sagardotegian, duela lau urte hasi ziren Euskal Sagardoa izendapenaren baitan sagardoa latan merkaturatzen.

Balorazio positiboa egin du sagardotegi horren jabeak, Haritz Egurenek. Dena dela, gaur-gaurkoz oraindik sagardoa latatik edateko kultura falta dela aitortu du, eta txotx denboraldiaren booma gorabehera, sagardoa produktu gisa ez dela aintzat hartzen uste du.

Sagardoa, lata, Haritz Eguren, Oiharte sagardotegia,
18:00 - 20:00

Bien iritzian, latak badu etorkizunik, baina kultura eta ohitura aldaketa bat behar da. Itxaropenez begiratzen diote etorkizunari. Denborak argituko du ontzi formatu hori gelditzeko etorri den.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X