EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxeratu egin dute Iruñean sexu-erasoa egotzita atxilotutako gizonezkoa

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erasoa larunbat goizaldean gertatu zen, 05:00ak aldera, Gaztelu plazan.
Iruñeko Gaztelu plaza. Argazkia: Efe
Iruñeko Gaztelu plaza. Argazkia: Efe

24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Iruñean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Epailearen aurretik igaro ondoren, hark ustezko erasotzailea behin behinean espetxeratzeko agindua eman du.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erasoa larunbat goizaldean gertatu zen, 05:00ak aldera, Nafarroako hiriburuko Gaztelu plazan. Biktima etxera bidean zihoan gizonezko baten eraikin bateko atarian sarrarazi eta sexu-erasoa egin zionean. Dirudienez, bizilagun batek emakumearen oihuak entzun eta abisua eman zuen.

Udaltzainak eta osasun zerbitzuak bertaratu ziren, eta emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten berehala.

Emakumeak emandako deskribapenari esker, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten ordu batzuk geroago, sexu-eraso delitua leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X