Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

100 labana atzeman eta 22 atxiloketa egin ditu Ertzaintzak arma zurien aurkako neurriak abian jarri zirenetik

20230303134610_josu-erkoreka_
18:00 - 20:00
100 labana atzeman eta 22 atxiloketa egin ditu Ertzaintzak arma zurien aurkako neurriak abian jarri zirenetik
Arma zuriekin egindako erasoen ugaritzeari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berrien indarraldiko lehen hilabetean, Ertzaintzak 485 esku-hartze, 22 atxiloketa eta 100 labana atzeman ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko

Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik

Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X