Botere-esparruetan parekotasunaren aldeko ibilbide motela
16 urte igaro dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Legea onartu zenetik eta, alor publikoen parekotasunean aurrerapenak atzeman badira ere, datuen arabera, emakume kopurua oso bestelakoa da politika, enpresa eta alor judizialeko erabakitzeko organoetan.
Larunbat honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuak iragarri duenez, erabakitze-organoetan emakumeen eta gizonezkoen Ordezkaritza Parekiderako Legearen tramitazioa onartuko du datorren asteartean Ministroen Kontseiluak. Lege horrek aurreikusten du emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea izan beharko dela politika arloko erabakitze-organoetan (esaterako, Ministroen Kontseiluan beran) eta enpresa handien administrazio-kontseiluetan.
Zapateroren Berdintasun Legea
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen Gobernuak Berdintasun Legea onartu zuen 2007an. Parekotasunaren alde egin zuen politikan eta, lege horri erreparatuta, politikari karguen % 40 gutxienez emakumezkoek bete behar zuten.
Egun, Kongresuen eserlekuen % 42,69 betetzen dute emakumeek, eta % 39,42 Senatuan. Alderdi politiko bakoitzari dagokionez, bestelakoak dira kopuruak: % 48 emakume dira PSOEn, eta % 27 Voxen. Erkidegoari begiratuta, Galizian, Nafarroan, Valentzian, Euskadin eta Andaluzian parlamentu autonomikoen % 50 baino gehiago emakumezkoek hartu dute.
IBEX35ean gora egiten
2022ko amaierarako enpresen administrazio-kontseiluetako eserlekuen % 40 emakumeentzako izatea gomendatu zien Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak burtsan kotizatzen duten enpresei baina, gomendioa izanda eta ez betebeharreko legea, 119 enpresetatik 32k bakarrik bete dute aholkua.
IBEX35 barruan, ordea, enpresa gehienek bete dute dagoeneko kopuru hori, baina goi-karguei dagokienez, oso emakume kopuru txikia dago: hiru emakumezko presidente bakarrik (Beatriz Corredeira Redeian, Marta Ortega Inditexen eta Ana Botin Santanderren), eta emakumezko kontseilari ordezkari bakarra (Maria Dolores Dancausa Bankinterren).
Medikuntzan eta Epailetzan
Medikuntza Fakultateetan ikasleen % 70 baino gehiago emakumezko dira, baina elkarte profesionaletako zuzendaritza-batzordeetan % 25 baino ez dira. Epailetzan, epaile gehienak emakumezko dira (% 56), baina erabakitze organoetan oso emakume gutxi daude: Auzitegi Gorenean 15 emakumezko epaile daude eta 50 gizonezko epaile, eta Auzitegi Nazionalean % 39 dira emakume. Epaitegi horietako aretoetan ez dago emakumezko presidente bakar bat ere.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.