Abisu horia gaur eta bihar EAEn, 2,5 metroko olatuak espero direlako
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko eta biharko, itsasaldean 2,5 metrorainoko olatuak espero baitira.
Abisua gaur goizean hasiko da, 5:00etan, eta 7:00ak arte egongo da indarrean. Tarte horretan, 1,5 eta 2 metro arteko olatuak espero dira, eta itsasgora 5:34an izango da, 5,03 metroko marearekin. Arratsaldean, abisua 17:00etan ezarriko dute, 19:00ak arte. Olatuen garaierari dagokionez, 2-2,5 metro bitartean ibiliko dira. Itsasgora 17:53an izango da, 4,08 metroko marearekin.
Bihar goizean, bezperako ordu berberetan ezarriko dute. Bi ordu horietan, 2,5-3 metroko olatuak espero dira eta itsasgora 6:12an izango da, 4,87 metroko marearekin. Arratsaldean, bezperan ez bezala, 18:00etan hasiko da, 19:00ak arte. Olatuak 2-2,5 metrokoak izango dira. Itsasgora 18:29an izango da, 4,56 metroko marearekin.