POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi atxilotu, tartean bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea egotzita

Guardia Zibilaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren.
20230327125019_detenidos-herencias-guardi-civil_
18:00 - 20:00
Zortzi atxilotu, Euskadin eta Valentzian hildako 22 adinekoren herentziaz jabetzeagatik

Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, horien artean ustez sareko buruak ziren bi bilbotar, hildako 22 adinekoren ondareaz jabetzea leporatuta.

Atxilotu zituztenean 20 higiezin eta 71 kontu korronte zituzten kontrolpean. Besteak beste, talde kriminaleko kide izatea, lapurreta, agiriak faltsutzea, dirua zuritzea eta armak legez kanpo edukitzea leporatzen diete.

Ikerketaren arabera, sare horretako buruak Bilboko bi anai-arreba ziren. Emakumeak (63 urte) Zuzenbide ikasketak ditu eta gizona (54 urte), ostera, aseguru-artekaria da.

Tanatorioetan lan egiten zuten pertsonen bidez jakiten zuten noiz hil zen ondorengorik ez zuen norbait, eta hildakoen etxebizitzetan lapurretak egiten zituzten. Ondoren,  Dénian (Alacant) eta Euskadin kokatutako higiezinen agentzien bidez, hildakoen jabetzak alokatu eta saldu egiten zituzten.

Zergak ordaintzea ekiditeko, eraikuntzako enpresak, aseguru bulego bat, Bilboko tailer mekaniko bat, Murtziako eta Valentziako bi hotel edo Deniako jatetxe bat baliatzen zituzten.

Urrian, zazpi miaketa egin zituzten Alacanten, Valentzian eta Bizkaian, eta suzko bost arma, ia 100 bitxi, 11.000 euro eskudirutan, gailu informatikoak, eskuko telefonoak, zortzi ibilgailu motordun, kriptotxanponak, 20 higiezin eta 71 kontu korronte atzeman zituzten.

Deniako 2. Instrukzio Epaitegiak espetxera bidali du atxilotutako emakume bakarra, eta kautelazko neurriak ezarri dizkie besteei.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X