EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udako beroa martxoan: tenperaturak 30 graduraino iritsi dira Euskal Herriko leku askotan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko EAEn, sute arriskuagatik.
Donostia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donostia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Sasoiari berez ez dagokion beroarekin amaituko da martxoa, 30 gradurainoko tenperaturekin. Euskalmetek jakinarazi duenez, gaur tenperatura maximoek gora egingo dute, berriro, eta giroak udako itxura hartuko du, batez ere iparraldean, hor izango baita hego-haizearen eragina nabarmenagoa. Kostaldeko zenbait lekutan tenperatura altuenak 30 gradu inguruan ibiliko dira.

Era berean, hego-haizea indartsu ibiliko da, bolada oso gogorrekin. Zerua ez da erabat garbi egongo, eta tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko EAEn, bereziki Kantauri isurialdean, sute arriskuagatik.

Bihar, osteguna, tenperaturak ez dira hain altuak izango, baina halere epel egingo du: 20 eta 24 gradu artekoak izango dira maximoak kostaldean. Gainerako tokietan ere behera egingo dute termometroek.  Hodei gehiago agertuko dira: barnealdean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi, batez ere goizean. Barnealdean, berriz, hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, bolada zakarrekin.

Ostiralean hodeiak ugaritu egingo dira eta ipar isurialdean zerua tarteka oso hodeitsu geratuko da. Tarteka euri txikia egin dezake han-hemenka. Tenperatura altuenak ez dira 20 gradutik pasatuko.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X