Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorroto-delituen kopuruak "modu esponentzialean" egin du gora EAEn, batez ere 2021etik 2022ra bitartean

Ertzaintzak 438 gorroto-istilu erregistratu zituen 2022an. Arrazakeriaren eta xenofobiaren biktimak dira nagusi (231 kasu, % 52, 2021ean baino % 42,6 gehiago), eta, ondoren, sexu-orientazio eta -identitateagatiko erasoak ere asko dira (96 kasu, % 21,6, 2021ean baino % 31,5 gehiago).
Irudia: EITB/freepik
Irudia: EITB/freepik

Eusko Jaurlaritza 'Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko Txostena' egiten hasi zen lehen urteko (2016) datuekin alderatuta, delituen kopurua "modu esponentzialean" hazi da, batez ere 2021 eta 2022. urteen artean. "Gorroto-delituen benetako gorakada, kontzientzia handiagoa eta tolerantzia sozial txikiagoa, polizia-eraginkortasun handiagoa, lege-bilakaera eta abar" daude horren atzean.

Irudia: EITB Irudia: EITB

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, berak eskatuta, txosten horren berri emateko. Jon Mirena Landa EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren zuzendariaren zuzendaritzapean eta koordinaziopean egindako lana da.

Ikerketak Ertzaintzak 2022an izandako 438 gorroto-gertakariak aztertu ditu; horietatik gehienak, 435 (% 99,3), gorroto-delituak dira, eta 3 (% 0,68), berriz, gorroto-arau-hauste administratiboak. Aztertutako 435 delituetatik 9tan askotariko diskriminazioak izan dira; horregatik, kolektibo babestuen aurkako delituak 444 dira guztira, eta 2022an jazotako gorroto-delituen kopurua baino handiagoa da.

Erasotutako kolektiboei dagokienez, gehienek arrazakeriaren eta xenofobiaren biktima izaten jarraitzen dute (231 kasu, % 52, 2021ean baino % 42,6 gehiago), eta, ondoren, sexu-orientazioaren eta -nortasunaren ondoriozko erasoak daude (96 kasu, % 21,6, 2021ean baino % 31,5 gehiago). Urrutiago geratu dira beste eragile batzuk, hala nola ideologia edo orientazio politikoa, dibertsitate funtzionala, adina edo aporofobia.

Irudia: EITB Irudia: EITB

Arabiarren aurkako erasoak

Arrazakeriak eta xenofobiak eragindako gorroto-delitu nagusien artean, diskriminazio nagusiak arabiarren aurkako erasoak dira oraindik: 68 kasu, ia % 30.

2022an, Ertzaintzak 44 pertsona atxilotu (2021ean halako bi baino gehiago) eta 246 inputatu zituen gorroto-delituak egitea leporatuta. Gorroto-delitu bat egin ondoren Ertzaintzaren esku jarritako pertsonen profilari dagokionez, txostenaren arabera, gehienak, % 74 (182 pertsona), Espainiako Estatukoak dira, eta horietatik 148 (% 81,3) Euskadikoak. % 76,8 gizonak dira eta % 22,7 emakumeak.

Delitu motaren arabera sailkatuta, lesio-delitua da ohikoena (180 kasu, % 41,3), eta, ondoren, mehatxu-delitua (90 kasu, % 20,69) eta derrigortzeak (50 kasu, % 11,5) daude. Horietan guztietan, zauritutako, mehatxatutako edo hertsatutako kolektibo nagusiaren kontrako erasoak arrazakeriak edo xenofobiak eragin ditu.

2022an, gorroto-delitu gehienak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egin ziren, hurrenez hurren. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo eta Irunen izaten dira maizen, hurrenkera horretan.

Irudia: EITB Irudia: EITB

Delitu horietako gehienak kalean egiten dira (189 kasu, % 43,5), eta etxe barruan % 15,1 baino ez dira egiten (66 kasu).

20230417141300_arabiarrak_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X