GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitortu gabeko 4,6 milioi yen baino gehiago atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan

Eurotan 32.000 eurotik gora dira. Japonian zuen azken helmuga, eta agintariek 1.000 euro inguru eman zizkioten, bidaia jarrai zezan. Erabilitako ordainbideen balioaren % 50erainoko isunari egin beharko dio aurre.
Yenes incautados en el aeropueto de Bilbao. Foto: Guardia Civil de Bizkaia
Yenes incautados en el aeropueto de Bilbao. Foto: Guardia Civil de Bizkaia

Guardia Zibilak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak aitortu gabeko 4,6 milioi yen baino gehiago atzeman dizkiote Bilboko aireportuan Japoniara zihoan bidaiari bati; hau da, 33.000 euro inguru. Emakumeak erabilitako ordainbideen balioaren % 50erainoko isunari egin beharko dio aurre.

Gertakaria martxoaren amaieran jazo zen, bidaiari baten gauzen artean 4.800.000 yen aurkitu zituztenean eskudirutan, agintariei ordainketa-mugimenduen nahitaezko aitorpena egin gabe.

Legeak ezartzen duen moduan, agenteek 140.000 yen (1.000 euro inguru) eman zizkioten bidaiariari, bidaian jarraitu ahal izateko. Salaketa jarri dute haren kontra dirutza hori aitortu gabe eramatea egotzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X