Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

18 urteko gazte bat ospitaleratu dute Iruñean, lau adingabek emandako jipoiaren ondorioz

Antza, lapurreta egin nahi zioten. Iruñeko Sanduzelai auzoan izan da erasoa, igande goizalde honetan. Lau erasotzaileak atxilotu egin dituzte.
Iruñeko Sanduzelai auzoko irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Iruñeko Sanduzelai auzoko irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

18 urteko gazte bat ospitaleratu dute igande goizalde honetan Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, Iruñeko Sanduzelai auzoko jaietan lau adingabek emandako jipoiaren ondorioz. Antza, lapurreta egin nahi zioten. Gazteak hainbat haustura ditu, eta litekeena da ebakuntza egin behar izatea.

Iruñeko Udaltzaingoak Twitter bidez jakitera eman duenez, erasoa 00:30 aldera gertatu da. Adingabeek sakelako telefonoa eskatu diote gazteari, eta horrek uko egin ostean, jipoia eman diote.

Bertan zeuden hainbat herritarrek abisua eman dute, eta erasotzaileak ihes egiten saiatu dira. Azkenean Udaltzaingoak atxilotu ditu, eta gurasoen zaintzapean utzi, Fiskaltzak noiz deituko dituen zain.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X