Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau lagun atxilotu dituzte Bilbon sei emakumeri sexu-esplotazioa egiteagatik

Espainiako Poliziak hiru emakume eta gizon bat atxilotu ditu azken asteotan, Boluetako (Bilbo) txalet batean sei emakume sexualki esplotatzea egotzita. Emakume horiek bezeroekin droga kontsumitzera eta euren gogoaren kontrako sexu-praktikak egitera behartzen zituzten.
Iragarkia
20230526114835_lau-atxilotu-bilbon-sexu-esplotazioagatik_
18:00 - 20:00
Lau atxilotu Bilbon, sei emakumeren aurkako sexu esplotazioa egotzita

Espainiako Poliziak lau pertsona atxilotu ditu, hiru emakume eta gizon bat, Bilboko Bolueta auzoko txalet batean sei emakume sexualki esplotatzea egotzita. Emakume horiek bezeroekin droga kontsumitzera behartzen zituzten eta euren gogoaren kontrako sexu-praktikak eginarazten zizkieten, preserbatiborik gabe ahozko sexua, esaterako; gainera, emakumeek zerbitzu bakoitzagatik kobratutakoaren % 50 eurentzat hartzen zuten atxilotuek.

Espainiako Poliziak ostiral honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, lau atxilotuei prostituzio hertsatzailea eta talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. Atxilotutako gizonak aurrekariak ditu haur-pornografiagatik.

"Emakumeen osasunaren eta ohorearen aurkako eraso larriak jasaten zituzten abusuzko baldintzak" jasaten ari zirela jakin ondoren, emakumeek egoera hori jasaten jarrai ez zezaten, poliziak hilaren 11n sartu ziren txaletean, epailearen baimenarekin. Zazpi emakume aurkitu zituzten bertan: sei biktimak eta une horretan emakumeak zaintzen ari zen talde kriminaleko kide bat.

Poliziek emakume hori atxilotu, eta txaleta miatu zuten. Bertan, ia mila euro aurkitu zituzten eskudirutan, baita Viagra pilulak eta marihuana ere.

Ikerketekin jarraituta, asteartean beste hiru pertsona atxilotu zituzten: bi emakume eta haur-pornografiagatik aurrekariak dituen gizon bat.

Atxilotuak Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zituzten, eta epaileak karguekin aske uzteko agindu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X