Euskadi da 2022an genero-indarkeriaren tasarik baxuena izan duen erkidegoa
Genero-indarkeriaren tasa txikiena duen erkidegoa da Euskadi, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratu duen 2022ko txostenaren arabera. Nafarroa ere, batezbestekoaren azpitik dago.
Txosten horren arabera, guztira, 2022an 246 pertsonak jasan zuten etxeko indarkeria Hego Euskal Herrian: 179k Euskadin eta 79k Nafarroan. Txostenak, baina, Poliziaren edo instantzia judizialen aurrean ofizialki salatutako kasuak bakarrik jasotzen ditu.
Estatuari dagokionez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kopuruak % 8,3 egin du gora. 2022an ia 33.000 emakumezko biktima zenbatu ziren, eta arrazoi horrengatik salatutako gizonen kopuruak ere % 10 egin du gora.
Adinari dagokionez, 2022an genero-indarkeriaren biktima izan ziren emakumeen erdiek (% 48,1) 30 eta 44 urte artean zituzten, eta gizonen ia erdiak (% 48,4) adin berekoak ziren.
Biktimen % 43,8 bikotekidea edo izatezko bikotekide ohia zen, % 23,0 ezkontidea edo ezkontide ohia, % 32,2 neska-laguna edo neska-lagun ohia, eta % 0,9 banantze prozesuan zeuden.
INEk, bestalde, lehen aldiz argitaratu ditu genero-indarkeriaren biktima diren adingabeen datuak (seme-alabak, zaintza edo jagoletza dutenak edo elkarrekin bizi direnak). Hala, 2022an 1.376 adingabe izan ziren biktima: 645 mutiko eta 731 neska.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.