Kukutxeztul agerraldia atzeman du Osakidetzak Gipuzkoan
Gipuzkoan kukurruku-eztularen edo kukutxeztularen agerraldia dagoela ohartarazi du Osakidetzak eta adi egon beharreko gai bat den arren, lasaitasunerako deia ere zabaldu nahi izan du Osasun Sailak.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Bizkaian 0 kasu eta Araban bakarra izan den bitartean, Gipuzkoako pediatrek 49 kasu atzeman dira azken asteotean. Kontuan izan behar da bi kasu edo gehiagorekin agerraldia izendatzen dela ofizialki.
Helduengan arriskutsua ez bada ere, haur oso txikietan arretaz jarraitu beharreko gaixotasuna da, ospitaleratzeak eta heriotza ere eragin baitezake urtebetera arteko haurrengan.
Horregatik, haurdun dauden emakumeei txertoa jartzen zaie 27. eta 36. asteen artean, jaioberriei bi hilabetera arte ezin baitzaie txerto hori jarri eta babesa amarengandik jaso dezaten. Ondoren, lau hilabeterekin, 11 hilabeterekin eta 6 urterekin jartzen zaie dosi oroigarria.
Pedro Gorrotxategi pediatrak EITBri azaldu dionez, kasu gehienak Donostian eta inguruetan antzematen ari dira, baina ez dira larriak izan. Hori bai, gurasoei eskatu die erne egoteko eta sintomarik antzemanez gero, haurrak eskolara ez eramateko eta pediatrarengana jotzeko.
Oso gaixotasun kutsakorra da
Kukutxeztula Bordetella pertussis-ek eragindako arnas gaixotasuna da, txertaketa bidez prebenitu daitekeena eta nahitaez aitortu beharrekoa. Aire bidezkoa da transmisioa eta soilik gizakiek izan dezakete.
Hasiera batean, beste arnas infekzioetatik bereiz ezin daitekeen katarro-koadro batekin hasten da, eta astebete edo bitan eztul paroxistikoa agertzen da. Eztul gogorra, larritasuna eragiten duena eta botaka amai daitekeena eragiten du. Jaioberriak arnas hartu ezinik geratu daitezke, apnea egoeran.
Osakidetzak emandako datuen arabera, EAEn, txerto-estaldurak % 90etik gorakoak izan arren, epidemia-egoera mantentzen da, Europako gainerako herrialdeetan bezala. Egoera hori 2011n hasi zen, eta 2015ean izan ziren tasarik altuenak (91,67 kasu 100.000 biztanleko). Hainbat hipotesi azaldu dira, hala nola, immunitate naturalaren eta txertoaren iraupen laburra, agente etiologikoaren aldaketa antigenikoak, susmo diagnostiko handiagoa eta/edo PCR gehiago egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.