IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tourraren jarraipena EITBn, unibertsitaterako azterketak eta Top14 errugbi liga Donostian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Frantziako Tourraren jarraipen berezia EITBn
Frantziako Tourraren jarraipen berezia EITBn

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tourraren jarraipena EITBn: Euskal Herritik abiatuko da aurten Frantziako Tourra, datorren uztailaren 1ean. Hori dela eta, EITBk jarraipen berezia egingo dio txirrindularitzaren gailurrean dagoen lasterketa honi, gaurtik hasita.

-Unibertsitatean sartzeko azterketak: Unibertsitatera sartzeko probak (eredu berria ezarri aurreko azken proba "tradizionala") gaur hasiko dira Euskadin, baina Nafarroan atzo, asteartea, hasi ziren. Ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egingo da, eta apartekoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. EAEn, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko azterketak.

- Top14 errugbi liga Donostian: Donostian aurkeztuko dituzte gaur Top14 errugbi ligako finalaurreko partiduak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X