Euskararen alde, gaur denak ‘Elkar-EKIN’ Olarizura
Euskararen alde elkarrekin egin dezakegun bide luzea agerian utziko dute gaur, ekainak 11, ehunka herritarrek Olarizuko zelaiguneetan, Arabako ikastolen aldeko jaian, 'Elkar-EKIN' lelopean. Iaz bezala, Arabako ikastola guztien artean antolatu dute Araba Euskaraz, eta, aurten, Aguraingo Lautada Ikastolarentzat bilduko da dirua.
Bertaratzen diren herritarrek euskal kulturaz gozatzeko aukera izango dute, Agurain eta Lautada euskaldunago baten alde egunero egiten den lana ezagutuz eta zabalduz.
Hori guztia, familia eta adin-tarte ezberdinetako pertsonei aisialdirako eta ongi pasatzeko espazioak eskainiz, euskaratik eta euskaraz, jai egun polit honetan. Ohi bezala, EITBk txoko berezia izango du bertan, kasu honetan 1.gunean, Lautada izenekoan. Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 11:00etatik 18:00etara.
Horrez gain, 17:00etatik aurrera "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Arabako zortzi ikastolak elkarrekin aritu dira 23. edizio honetako jarduera guztiak antolatzen, "auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, jakintza elkarbanatuz eta harremana aberastuz", arduradunek nabarmendu dutenez.
Helburu nagusienetako bat elkar ezagutza sustatzea da, Lautada Ikastolaren hezkuntza proiektua ikusaraziz, harremanak estutuz eta saretzeko topalekua bihurtuz.
Lautada Ikastola, 2008. urtean sortu zuten, eta 250 ikasle eskolatzen dituzte urtero, kalitatezko hezkuntza euskalduna eskainiz.
Logotipoari dagokionez, 'EKIN' hitza bera hartu da iruditzat. Dena dela, aditzak marratxo bat darama aurretik, "bera bakarrik dagoenean aditza izango delako, baina, beste hitz batzuekin lotuta, deklinabide atzizki gisa erabiliko dugulako".
Testuinguru horretan, hitz horrekin jolastu du Ttek! Gasteizko elektrotxarangak abestia sortzeko: "Elkar-EKIN". Hain zuzen ere, Malen Urbegain, Aguraingo Lautada ikastolako irakaslea, da letraren egilea. Emaitza, funk eta pop doinuak dituen abesti alai eta dantzagarria da:
Batzen gaituzten emozioak
Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Araba Euskaraz jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.