EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute Euskadin, euria dela eta

Abisua 21:00ak arte egongo da indarrean, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezkeelako. Zaparrada trumoitsuak espero dira, eta baliteke zenbait lekutan prezipitazioak ugariak izatea eta txingorra ere botatzea.
lluvia-euria-bilbo-efe
Pertsona bat, euritakoarekin, Bilbon. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), euri asko aurreikusten delako datozen orduetan, bereziki barnealdeko zenbait tokitan.

Abisua 21:00ak arte egongo da indarrean, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezkeelako.

Zaparrada trumoitsuak espero dira, eta baliteke zenbait lekutan prezipitazioak ugariak izatea eta txingorra ere botatzea.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehenean eguraldi nahasiak jarraituko du, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak botako ditu berriro.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu