Ongietorri apoteosikoa egingo dio Bilbok Tourrari Guggenheim parean, taldeen aurkezpen ofizialarekin
Apoteosikoa. Halako ongietorria egin nahi dio Bilbok Frantziako Tourrari, taldeen aurkezpen ofizialarekin. Abandoibarra pasealekuak (Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko tarteak) hartuko ekitaldi nagusia, eta adin tarte guztietako publikoarentzako ikuskizuna izango da. EITB Taldeak zuzenean eskainiko du hasieratik amaieraraino, 200 herrialdetara zabalduko duen emankizunarekin.
18:30etik 20:00etara egingo da taldeen aurkezpena, baina 17:00etatik dozenaka ekitaldi hartuko ditu Bizkaiko hiriburuak Abandoibarra pasealekuaren inguruetan, giroa berotzeko. Besteak beste, Frantziako Tourrean parte hartu duten euskal txirrindulariak omenduko dituzte, eta aurtengo protagonista handiak oholtzara igo aurretik, zaleen txalo artean hartuko dituzte Joane Somarriba, Agurtzane Elorriaga, Miguel Mari Lasa, David Etxebarria, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Iban Mayo, Roberto Laiseka, Julian Gorospe, Juan Manuel Garate, Fede Etxabe, Javier Murgialdai, Jose Nazabal, Igor Gonzalez Galdeano, Haimar Zubeldia, Amets Txurruka, Igor Anton, Iker Camaño, Unai Osa, Beñat Intxausti, Jon Unzaga eta Iñaki Gaston.
Txirrindulariek Euskalduna Jauregitik Guggenheimerako bidea egingo dute, joan-etorria. Ikuskizun nagusia, berriz, museoaren atarian egingo da. Herritarrek doan ikusi ahal izango dute dena, baina antolatzaileek jendearen sarrera-irteerak kontrolatu egingo dituzte, baimendutako gehieneko edukiera zaintzeko. Hesituta egongo da inguru guztia, eta 16:00etatik aurrera sartu ahal izango da bertara. Hiru pantaila handi ere jarriko dira ibilbide osoan, ekitaldi nagusia zuzenean jarraitu ahal izateko.
Aurkezpenak amaitutakoan, musikak hartuko du lekukoa, 22:00ak arte. Hala, Oihan Vega DJa, Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak taldeen lanaz gozatuko dute bertaratzen direnek.
Horrek guztiak aldaketak eragingo ditu hiriko trafikoan. Abandoibarreko sarrera-irteerak eten egingo dira ibilgailuentzat (Jesusen Bihotzetik Uribitarteko biribilguneraino), 09:00etatik 23:00etara. Garraio publikoa erabiltzea aholkatu dute antolatzaileek.
Bestalde, goizean Tourreko Fan Park zaleentzako gunea inauguratu dute Areatzako parkearen inguruan. Gune irekia da, doakoa, eta txirrindularitzarekin zerikusia duten ekintzak egongo dira bertan.
Halaber, Bilboko Arte Ederren Museoak 2023ko Tourraren irudia aukeratzeko lehiaketaren kartel finalisten erakusketa hartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.